Gezurrak, gezurrak, gezurrak...

Gaiztoak izan eta on egin!!!

Testuekin amaitzeko, orain arte jorratu dudan gaiaren inguruko bi poema idatzi ditut . Eta azken eskoletan aho hizkuntza landu dugunez, ideia ona iruditu zait bi poema hauek grabatu eta blogean zintzilikatzea. Bloga gustukoa eta baliogarria izango zaizuelakoan agurtzen naiz. Esker mila zuen arretagatik.On egin!


Gezurra, gezurrak, gezurrek... min egiten dute, min egiten digute. Ziztada sentitzen dugu gezurra esaten digutenean urdaila uzkurtzen zaigu gezurra esaten dugun bakoitzean.   Agian ez lukete hala izan behar, baina zorionez edo zoritxarrez gure egunerokotasunaren parte dira jada.   Denok bizi gara gezurrez inguraturik, gezur nimiñoak, txikiak, ertainak ala handiak, berdin du tamainak, zailak baitira neurtzen.   Batzuetan beharrezkoak dira gezurrak ...


                                          Huts egiteak estaltzeko bide izan daiteke gezurra,                                          zu...


          Iban Zalduari duela bi aste Faktoria irratsaioan eginiko elkarrizketa da honakoa (entzuteko klikatu hemen). Elkarrizketa interesgarria da zinez, bertan, bere literaturako hastapenak zein  ibilbidea, bere proiektu berrien eta Euskal herritik kanpo izandako esperientzien berri ematen du besteak beste.  Solasaldian zehar, gizon serio, triste eta pesimistatzat jotzen du bere burua. Baina horri aurre egiteko, bere literaturan umorea erabiltzeko ahalegina egiten omen du; beti ere sarkasmoa alde batera uzte...


                              Zalduaren liburu ezagun honen arrakasta ikusita, gaztelerazko bertsio bat egiteko beharra ikusi zuen Lengua de Trapo argitaletxeak. 2006.urtean. Mentiras, mentiras, Mentiras izenburupean ikusi zuen argia.


                 Gezurrak, gezurrak, gezurrak liburua, idazlearen libururik interesgarri zein bikainenetakoa da eta aurrerapauso interesgarria izan da egilearen ibilbide literarioan. Sei ataletan (Simulakroak, Inbusteriak, Asmazioak, Iruzurrak, Ameskeriak eta Esamesak) banatutako 26 ipuin datoz bertan eta gezurren katalogo osatua eskaintzea lortu du hauen bidez. Literatura fantastikoaren baliabide ugari erabiliz, liburuan iragan garaietara begiratzeko desira moduko bat suma daiteke liburuan. Baina beti ere, be...


Iban Zaldua (Donostia, 1966), historialaria da eta gaur egun Ekonomiaren Historia irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizko Letren Fakultatean. Sei dira orain artean argitara eman dituen ipuin liburuak: Veinte cuentos cortitos (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1989), Ipuin euskaldunak (Erein, 1999; Gerardo Markuletarekin batera), Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004) eta Etorkizuna (Erein, 2005), 2006ko Euskadi Sariaren irabazlea. Kontakizun liburuez gainera, b...


                              Denok esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe. Izan ere, unibertsoaren osagai oinarrizkoa da gezurra, kosmosaren saldan bertan dago. Gezurra ederra da. Plazerra ere bada batzuetan. Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea, estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herri...


  Argitaletxea: Erein Orri kop: 190 Urtea: 2000 Saila: Narratiba ISBN: 978-84-7568-897-8 Hizkuntza: Euskara



Honako hau, Iban Zalduaren "Gezurrak, gezurrak, gezurrak" liburuaren harira sortutako blog-a da. Eta nire xedea, ipuin bilduma zoragarri honen gai nagusia oinarritzat hartuz sormen lan bat egitea izanen da. Besterik gabe, murgildu zeu ere gezurren munduan, ikusle!

Kategoriak