Gezurrek mundua lotua dute
Huts
egiteak estaltzeko bide izan daiteke gezurra, zuzena
ala okerra, baina
akatsetatik ihes egiteko bidezidorra. Gezurraren
jantziak mila kolore izan ohi ditu, Hainbat itxurakeria babestu eta estali nahi balitu
bezala. Besteen
oinazean pentsatzen ez den bezala, geurean
pentsatzeari utzi geniezaioke. Baina
nahiago izaten dugu gure
buruan sortzen ditugun “egi” horiek sinestea, besteen
“gezurrei” erreparatu gabe. Bizitzearen
edertasuna, gezurrak
sinesten jakitearen artea da. Baina
arte horri buruz jakin dezakegun bakarra, askotan
egia zer den jakin gabe gezurra
zer den badakigula da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: