Gezurrari poema
Gezurra, gezurrak,
gezurrek... min egiten dute, min
egiten digute. Ziztada sentitzen
dugu gezurra esaten digutenean urdaila uzkurtzen
zaigu gezurra esaten dugun bakoitzean. Agian ez lukete hala
izan behar, baina zorionez edo
zoritxarrez gure egunerokotasunaren
parte dira jada. Denok bizi gara
gezurrez inguraturik, gezur nimiñoak,
txikiak, ertainak ala handiak, berdin du tamainak,
zailak baitira neurtzen. Batzuetan
beharrezkoak dira gezurrak biziak jartzen
dizkigun oztopoei aurre egiteko, maite ditugunei
indarra eta kemena emateko ametsengatik borrokan
jarraitzeko. Batzuetan denok gezur
handi batean bizi garela iruditzen zait, gure bizia gezur
izugarria dela, eta egia esan hala
bada, gezur handi hau gustuko dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: