Liburuaren inguruko gogoeta

No profile photo Gezurrak, gezurrak, gezurrak... | 2008-11-27 12:37

                 pentsatu, ikasi

Gezurrak, gezurrak, gezurrak liburua, idazlearen libururik interesgarri zein bikainenetakoa da eta aurrerapauso interesgarria izan da egilearen ibilbide literarioan. Sei ataletan (Simulakroak, Inbusteriak, Asmazioak, Iruzurrak, Ameskeriak eta Esamesak) banatutako 26 ipuin datoz bertan eta gezurren katalogo osatua eskaintzea lortu du hauen bidez. Literatura fantastikoaren baliabide ugari erabiliz, liburuan iragan garaietara begiratzeko desira moduko bat suma daiteke liburuan. Baina beti ere, bere beste liburu gehienetan bezala, gaurko euskal errealitate mingarria presente edukiz. Gainera, hain erdiragarria suertatzen den egoera hori hizpide hartuz, hausnarketarako tarteak ere ireki nahi ditu Zalduak. Euskal literaturak gaurkotasun handiko gaiei heltzeko erreflexu nahikorik ez daukala uste dutenentzat oso liburu egokia.


Utzi iruzkina: