Sinopsia
Denok
esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango
litzaiguke gezurrik gabe. Izan ere, unibertsoaren osagai oinarrizkoa da
gezurra, kosmosaren saldan bertan dago. Gezurra ederra da. Plazerra ere bada
batzuetan. Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea,
estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria: gezurra.
Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain dira garrantzitsuak etengabe
kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean, benetakoak bihurtzen baitira. Edo
ia benetakoak. Hori uste du, behintzat, liburua osatzen duten hogeita sei ipuin
hauen egileak. Egia esan badigu, noski.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: