Iban zalduari elkarrizketa

No profile photo Gezurrak, gezurrak, gezurrak... | 2008-11-28 12:12

          untitled

Iban Zalduari duela bi aste Faktoria irratsaioan eginiko elkarrizketa da honakoa (entzuteko klikatu hemen). Elkarrizketa interesgarria da zinez, bertan, bere literaturako hastapenak zein  ibilbidea, bere proiektu berrien eta Euskal herritik kanpo izandako esperientzien berri ematen du besteak beste. 

Solasaldian zehar, gizon serio, triste eta pesimistatzat jotzen du bere burua. Baina horri aurre egiteko, bere literaturan umorea erabiltzeko ahalegina egiten omen du; beti ere sarkasmoa alde batera uzten saiatuz eta ironiara joz. Eta egia aitortu behar badut, nire ustez ahalegin  horrek bere fruituak primeran ematen ditu. 

 Idazle donostiarrari buruz gehiago jakiteko aukera paregabea duzu bertan, animatu eta entzun!


Utzi iruzkina: