Kaixo lagunak!Blogari bizitza pixkat eman nahian gaurkoan galdera bat egingo dizuet, espero bakoitzak bere ikuspuntua ematea eta eztabaida polit bat sortzea. Hona hemen galdera: zer da zuentzat bizirik sentitzea?Lagun oso berezi batek behin zera esan zidan, bati gerta ahal dakiokeen gauza politena goizero jaiki eta bizi zirrara guztiz eraberritua izatea dela. Eta zer da bizi zirrara? Niretzat egunero esnatu eta egun hori topera bizitzeko nahia, zure ingurukoez gozatzeko nahia eta munduari (zure gertuko munduari behintzat) hor zaudela oihukatzeko nahia da. Era berean bizi zirrara hori jasotz...
Kaixo lagunak!Duela gutxi nire alter egoak Pil Pilean aldizkarian inline patinaiari buruzko idatzia egin du. Patinaia mota honetan sakondu nahian eta bereziki slalom modalitatea zeugana ekarri nahian hona hemen pare bat adibide patin pare batekin, kono batzukin eta ordu askoko praktikarekin lortu ahal denari buruz. Espero gustatzea! Eta azken hauek mundu mailako onenak! Onak izan eta irrifar egin!
....semaforoa gorri jarri da... ...motore hotsak, txistuak, oihuak... autobuseko leihotik begiratu eta inguruko nahaspilarekin bat egin dut, kaleak autoz beteta, jendea presaka denboraren joanaren gatibu... Halako baten begirada pareko eraikinera zuzendu eta han aurkitu zaitut, lasai, zure mikromunduan, musika entzuten, etxeko balkoian botata...etxeko balkoian? Hori iruditu zait behintzat!Bapatean zugana hegan egin dut baina ezin izan naiz gelditu eta hegan egiten jarraitu dut, beste lur batera, beste paraje batzutara, itsasoaz haratagoko larre eta muino berdeetara. Eta han zaude... ez...
Kaixo lagunakBehar barda galdetuko zenioten zeuen buruari ia zergaitik daukadan larrosa urdin hori nire blogean. Lehenik eta behin larrosa urdinak duen esanahia azalduko dizuet. Larrosa urdinak naturaz gaindikoa adierazten du, ez baitago larrosa urdinik naturan. Era berean maitasunaren, askatasunaren, konfiantzaren eta lasaitasunaren ikurra da.Larrosa honi buruz entzun nuen lehen aldia duela urte asko izan zen eta asko esatean, asko asko direla uste dut, ez dakit noiz zehazki, baina badakit lekua eta badakit zeinen ahotik. Eta egia esanda, burmuinean gorderik geratu zait ordutik...
Kaixo lagunak!Bai, badakit aspaldian txoko honetara agertu ez naizela! Barkatu mesedez! Ia bloga idazteari erritmoa hartzen diodan!Hain zuzen ere hortaz idatzi nahiko nuke, Idazteaz!Duela gutxi Aitor Madrid eta Markel Arizagak Pili Pilean aldizkariko atarikoan bizitzaren erritmoari buruzko solasaldia aurkeztu ziguten. Ni guztiz ados nago beraikin, bizitza bizitzea ahazstu zaigula uste dut! Helmugara heltzeaz arduratzen gara, helmugara doan bidea ahaztuz. Bideaz gozatu beharra dago! Honen harira dator hain zuzen ere Idazketa. Eta baten batek esango du, zertarako idatzi? Zertarako zirriborroz...
Kaixo lagunak Bai, badakit aspaldian nire berririk izan ez duzuela, barkatu, lanpetu xamar ibili naizela esateak ez du askorako balioko beraz, ez dut inolako eskusarik asmatuko eta berriz idazteari ekingo diot. Zerk bultzatu nauen berriz ere idaztera? Dudarik ala? Zuek, gizakiak. Azken aldian estresatu xamar ikusten zaituztet. Bai, badakit ez direla betiko garai onenak (hau beste nonbaiten entzuna dut), baina gure aldetik zerbait jarri beharra daukagu. Elkarri harrika bizi gara, zergatik ez harri horiek irrifarreengatik ordezkatu? Eta ez naiz hasiko alferrikako azalpenak ematen, ongi da...
Kaixo lagunak!Gaurkoan patinatzea gustuko duen lagun batekin hitzegiteko aukera izan dut eta honako web orria gomendatu dit. Bertan ibilbide ezberdinak aurki ditzakegu, mundu guztian zehar banatuak eta era argian azalduak zonaldeko mapa baten gainean.Ibilbide guztiak erabiltzaileek sortutakoak dira eta bideari buruzko azalpenak ezberdinak aurki ditzakegu: maila, perfila eta distantzia.Ruta en patines 331963 - powered by Inlinemap Badakit ez dela oso ohikoa txakur bat patinetan ikustea beraz zertarako balio dit niri aplikazio honek ? Lasai, inlinemap.net orria plataforma za...
Kaixo lagunak!Aste hontan nahiko lanpetuta ibili naiz ! Nire lagun Isidoro katua bizitatu dut aspaldiko partez! Keskatu xamar zegoen atunontzien liskar honekin, konponbide erreza ez eta ainbeste urtean itxasoan lanean aritu diren arrantzaleek beren lana usteko nahiko arrazoi badute. Badakizue, lan nekeza, irabazi urrikoa eta orain gainera berain bizia arriskuan jartzen duena. Laster arrain gabe egongo gara edo beti bezela, arraina bai, baina garestia.Diruaren kontu honekin jarraituz, aipatu beharra dago zuen krisialdi famatu hori. Badirudi hemendik kanpo mugimendu apur bat igartzen hasi del...
Kaixo Lagunak:Nor naizen ni? Dagoeneko irakurri duzuen bezala, ni Fufur naiz. Eta nor den Fufur? Ba txakur urdin bat naiz, bai, urdina. Beste planeta batetik natorren? Ezta pentsatu ere. Zuek, gizakiek, sortu duzuen mundu aldrebes hontan txakur urdin bat al da harridura gehien sortzen dizuena? Ta zer egiten dudan nik hemen ere galdetuko diozue zeuen buruari? Ba noizean behin txakur urdin honek gizakien burmuinak martxan jarriko ditu munduko eta gizarteko gertakarien aurrean ausnar dezaten. Hori bakarrik ez, internet zalea era banaiz eta noizean behin sarean aurkitutako bitxikeriak ere...
Bizitza txakur urdin baten ikuspuntutik.
Aupa Aitor!Oso proposamen interesgarriak! Ia jende gehiago animatzen den! Mila esker!