Larrosa Urdinak
Kaixo lagunak
Behar barda galdetuko zenioten zeuen buruari ia zergaitik daukadan larrosa urdin hori nire blogean.
Lehenik eta behin larrosa urdinak duen esanahia azalduko dizuet. Larrosa urdinak naturaz gaindikoa adierazten du, ez baitago larrosa urdinik naturan. Era berean maitasunaren, askatasunaren, konfiantzaren eta lasaitasunaren ikurra da.
Larrosa honi buruz entzun nuen lehen aldia duela urte asko izan zen eta asko esatean, asko asko direla uste dut, ez dakit noiz zehazki, baina badakit lekua eta badakit zeinen ahotik. Eta egia esanda, burmuinean gorderik geratu zait ordutik.
Eibarko Institutuan izan zen. Ez, ni oraindik ez negoen hara joateko prest, gazteegia nintzen, baina nire aita euskara ikasten zebilen eta antza denez euskarazko ipuin kontaketa batzuk antolatu ziren institutuan eta hara joan ginen biok, batetik nire aita, bere hizkuntza hobetzera eta bestetik ni, ume moko bat arratsalde pasa.
Hala ere ume moko hark bere bizitzan ahastuko ez zuen pertsonai bat ezagutu zuen. Bere ahots goxo eta ozena nire belarrietara heldu orduko liluratuta utzi ninduen eta bere kontakizunekin ametsesko bidai baten murgildu nintzen, bere izena Koldo Ameztoi. Eta oparitu zigun bidaiaren izenburua, larrosa urdinaren kondaira.
" Bazen behin enperadore txinatar bat oso aberatsa zena eta sekulako boterea zuena. Honek bazuen alaba bakar bat ezkontzerik nahi ez zuena inolako senarren menpe egon nahi ez zuelako. Baina bere aitak ezkontzera behartu zuen. Hala ere bere senargaiak bete beharreko baldintza alabak ezarri zuen: Larrosa Urdin bat oparituko zion mutilarekin ezkonduko zen.
Segituan agertu ziren lehen senargaiak.
Lehenak inoiz ikusi den zafiro politena oparitu zion, larrosa formakoa berau. Printzesak ez zuen harri bitxirik nahi ordea.
Bigarrenak erreinuko jarroi ikusgarriena oparitu zion, larrosa urdin baten irudia zuena, baina neskak benetazko larrosa bat nahi zuen.
Eta honela bata bestearen atzetik printsezak denak baztertu zituen.
Egun baten, jauregiko jardinetatik zebilela, printzesak doinu goxo eta polit bat entzun zuen. Doinu hau musikari gazte baten txirulatik zetorren eta gure printzesa ziharo liluraturik gelditu zen. Biak elkar ezagutu eta egunak joan egunak etorri maitemindu egin ziren.
Hala ere arazo bat zegoen, musikariak larrosa urdin bat eraman beharko zion erregeari bere alabarekin eskontzeko eta hori dela eta printzesa unkiturik eta triste bizi zen. Egun baten musikariak zera esan zion:
- Lasai maitea, gaur arratsaldean egon zure aitarekin jauregian, nik larrosa urdin bat eramango dizut.
Arratsalde hortan bertan, eta errege, printzesa eta lurraldeko mandatari guztien aurrean, musikaria jauregian agertu zen, larrosa zuri bat eskuan zuela. Denak barrezka hasi ziren eta erregeak oihuka esan zion alde egiteko, hura ez zela larrosa urdin bat. Baina denen harridurarako, printzesa jaiki eta zera esan zuen:
- Hau da nik nahi nuen Larrosa Urdina.
Aitak segituan dena ulertu eta musikaria eta printzesa ezkondu egin ziren."
Hori da istorioa, ez da Koldo Ameztoi handiaren ahotik entzutea bezelakoa baina behintzat orain istorioa ezagutzen duzue.
Eta hori da larrosa urdinaren inguruan esateko nuena. Tira azken gauza bat:
Nik aurkitu dut nire larrosa urdina!
Espero zuek sortea izatea!
Irrifar handi bat eta larrosa urdinak denentzat!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: