Aupa Soraluzetarrok!Zelan doa dena hortik?Ni azken aldian herritik urruti xamar, baina herria bera beti bihotzean. Eta are gehiago horrelako berri eta irudiak ikusterakoan:Segi horrela, patinatzen, hockeixan jolasten eta oso ondo pasatzen eta beti be patin gainian bizitzari irrifar eginez!Onak izan eta irrifar egin!
Kaixo lagunak!Hemen naiz berriz ere!Gaurkoan ez dut hausnarketa sakonik egiteko gogorik. Gaur pozik nago. Irrifartsu. Eta aurreko post-arekin lotuta izan dudan erantzun batek ideia bat eman dit (mila esker Egoitz, eta bide batez erantzuten duzuen guztioi ere eskerrak). Gaurkoan proposamen batekin natorkizue. Lagunduko al didazue egunerokoaren soinu banda sortzen?Edo hobe esanda, goizean goiz jaiki eta eguna tope eta irrifartsu hasteko kanturik ezagutzen? Edo ilunabar lasai eta koloretsu bat lagunduko duenik? Edo zure neska/mutil laguna ikusi bezain pronto sortzen zaizkizun kilimak deskribat...
Kaixo lagunak! Azken aldian zail xamar egiten zait blogean sarrera berriak idaztea. Ideia falta? Beharbada. Baina neure buruan beste arrazoi bat darabilkit, zergatik da hain zaila zoriontasuna trasmititzea? Edo beste ikuspuntutik ikusita, zergatik da errezagoa gauza goibelak adieraztea? Adibideak jartzeagatik, zergatik amodiozko kanta ia denak, des-amodiozkoak dira? Zergatik oinarritzen dira poema eta eleberri arrakastatsu gehienak hildako, maitasun istorio garratz edo bizipen gogorrenetan?Gure hizkuntzan bertan sentimendu tristeak adierazteko hiztegia oparoagoa da: Goibel 20 sinonimo, Ala...
Kaixo lagunak!Gaurkoan beste galdera batekin natorkizue, zer da zuentzat infinitua?Bai, alde matematiko batetik begiratuta badakit infinitua amaierarik gabekoa dela, hau da, zenbakiak; eta arlo fisikotik unibertsoa. Baina nire galderaren erantzuna ez dut nahi hemendik 11000 kilometrotara dagoen izar baten aurkitzea, zeuen barnean bila ezazue eta esan zer den infinitua.Niretzat infinitua egunero jaiki eta libre sentitzea da. Inguratzen nauten lagunen adiskidetasuna gozatzea. Baina batez ere zure begietan barneratu eta zure pentsamenduak neureganatzea. Eta momentu berean zu nere pents...
Kaixo lagunak!Hemen naiz berriz ere! Nire alter egoa azpaldi bueltatu da lanera baina nire inspirazioak, antza denez, oporretan jarraitzea erabaki du. Teklatu kolpe bitartez jarriko diot amaiera oporraldi honi.Eta izenburuak dioen bezela oroimenetarako denbora da. Atzean utzitako oporrek utzitako oroimenak. Begixak itxi... ...eta zabaldu orduko hondartza baten nago, kostaldea berde eta itsaslabarrez betea, jende ugari uretan....eta nire ingurura begira jarraitzen dut...eta hor zaude, niri begira, zure irrifarrik politenarekin......eta begiak berriz ere itxi ditut.......eta zabalt...
Agurrak...Ez zaizkit bat ere gustatzen. Ez zait agur hitza gustatzen.Gero arte bat nahiago dut. Pertsona hori berriz ikusteko desioa berean mantentzen du. Nahiz eta askotan jakin azken aldia dela.Jejej, ez, ez naiz orain goibel jarriko. Udan gaude, Soraluzeko jaiak gertu eta denoi Uda alai bat izatea opa dizuet, badakizue, irrifarra beti ahoan!! Aberatsak izan eta ondokoak aberastu; gauza ikuspuntu ezberdinetatik bizi, urkulura patinatzera joan eta hegan egin ,hegazkinez edo zuen ohetik, bakarrik edo norbaiten eskutik! Eta garrantzitsuena, zoriontsu izan!Ba hori, mila esker irakurri nauzuen...
Kaixo lagunak!Zelan doa bizitza?Aspaldian nire txokotik agertu gabe egon ondoren Udaren etorrerak idaztera animatu nau. Zerura begiratu eta azkenean kolore urdina ikusi ahal izan dugu. Eta eguzkia. Eta beroa.Bai, azken egunetan kexak mutur batetik bestera aldatu dira, hotz eta euriaz naskatuta egotetik, beroaz naskatua egotera pasatu gara. Nik beti pentsatu izan dut gizakia izatez ase ezina dela. Eta momentuko krisialdia eta ase ezintasun hau nahiko lotuta daudela uste dudanez pare bat galdera utziko ditut, erantzun baten esperoan noski: Kapitalismoa sistema txarra al da? Ba ...
Kaixo lagunak!Gaurkoan hausnarketa batekin natorkizue, erabakien inguruko hausnarketa batekin hain zuzen ere.Gure bizitza pausoz pauso eraikitzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen gara txiki txikitatik. Erabaki hauek gure bizitzaren zutabeak izan daitezke (ikasketak, lana...) edo apaingarri soilak (asteburuan mendira edo hondartzara joatea).Zein da gakoa? momentu oro erabaki zuzena hartzea ezta? Norbaitek esango du denborak esaten duela erabakiak onak edo txarrak diren. Nik ez nuke hori esango. Erabaki batek gure momentuko nahiak asetzen ditu, eta gure etorkizuneko desioak piz...
Gaur esnatu eta leihotik begiratzean eguna grisez bustia zegoela ikusi dut.Hasiera baten goibel xamar sentitu naiz baina barreneko poztazun batek bultzatuta pintzela hartu eta ingurua koloreztatzeari ekin diot: Lehenik hodei ilunak zuriz margotu eta zeru urdin bat tartekatu dut. Ondoren Eguzkiaren txanda heldu da, eguzki laranja laranja bat marraztu dut eta magia balitz bezala, hodei eta eguzkiaren tartean ostadar eder bat agertu da. Pintzela ostadarreko kolore ezberdinetan igurtziz men...
Bizitza txakur urdin baten ikuspuntutik.
Aupa Aitor!Oso proposamen interesgarriak! Ia jende gehiago animatzen den! Mila esker!