Erabakiak

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-06-07 17:55
2

Kaixo lagunak!

Gaurkoan hausnarketa batekin natorkizue, erabakien inguruko hausnarketa batekin hain zuzen ere.

Gure bizitza pausoz pauso eraikitzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen gara txiki txikitatik. Erabaki hauek gure bizitzaren zutabeak izan daitezke (ikasketak, lana...) edo apaingarri soilak (asteburuan mendira edo hondartzara joatea).

Zein da gakoa?  momentu oro erabaki zuzena hartzea ezta? Norbaitek esango du denborak esaten duela erabakiak onak edo txarrak diren. Nik ez nuke hori esango.

Erabaki batek gure momentuko nahiak asetzen ditu, eta gure etorkizuneko desioak piztu. Erabaki batek beste batera garama. Beraz bizirik jarraitzeko erabakiak hartu beharra dago. Bizirik sentitzeko erabakiak hartu beharra dago.

Eta zer gertatuko litzateke...? Eta besterik aukeratu izan banu banu? Eta...? Inora ez garamatzaten hipotesi leloak baztertu behar ditugu eta garrantzitsuena, ahal den neurrian behintzat, erabakiak gozatzea da.

Gainera bizitzak askotan ustekabe oso politak gordetzen ditu eta ustezko erabaki txiki bategatik sekulako esperientziak bizi ditzazkegu.

Zein da zeuei bizitza aldatu dizuen erabaki txiki hori?

Nire kasuan adibidez, kafetxo bat hartzeko erabakiak bizitza aldatu didala esan dezaket. Bai, bai, kafetxo batek.

Erabakiak hartu eta irrifar egin!

poxpoliña

poxpoliña 2010-06-28 23:53 #1

Niri garagardo bat hartzearen erabakiak bizitza aldatu dit. Nire kasuan, berriz, irrifarra baina gehiago negarra izan da ondorioa, agian...ez nuen ondo erabaki. Baina beti ikasten da zerbait eta hurrengoan kafe bat hartuko dut!

Fufur

Fufur 2010-06-29 13:45 #2

Aupa poxpolina!

Mila esker erantzuteagatik!

Ba bai, batzutan gure erabakiek ez dituzte guk espero ditugun ondorioak, hori ezin da jakin. Baina seguru erabaki hura hartu zenuenean onerako izango zela uste zenuela eta hasierako momentu baten behintzat irrifarra, ezinegona edo urduritasun zirrara bat sentitu zenuela.
Eta azken finean zuk diozun bezela, denetik ikasten da eta seguru gauza onik ere atera duzula erabaki horretatik.

Segi erabakitzen, segi bizitzen!

(Egia esan behar badizut, ez dut kafea atsegin, jeje)

Utzi iruzkina: