Laster arte

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-07-22 18:13
1

Agurrak...

Ez zaizkit bat ere gustatzen. Ez zait agur hitza gustatzen.

Gero arte bat nahiago dut. Pertsona hori berriz ikusteko desioa berean mantentzen du. Nahiz eta askotan jakin azken aldia dela.

Jejej, ez, ez naiz orain goibel jarriko. Udan gaude, Soraluzeko jaiak gertu eta denoi Uda alai bat izatea opa dizuet, badakizue, irrifarra beti ahoan!! Aberatsak izan eta ondokoak aberastu; gauza ikuspuntu ezberdinetatik bizi, urkulura patinatzera joan eta hegan egin ,hegazkinez edo zuen ohetik, bakarrik edo norbaiten eskutik! Eta garrantzitsuena, zoriontsu izan!

Ba hori, mila esker irakurri nauzuen denoi eta gero arte! Oporrak eta gero ikusiko dugu elkar berriz!

P.D.:Zuetako inor ez dut nahi Darwing sarien zerrendan ikusi nahi, ados?

Poxpoliña

Poxpoliña 2010-07-24 01:26 #1

Neu ere hortan: laster arte!

eta egin irribarre,

buelta arte! ;-)

Utzi iruzkina: