Goibel edo Alai
Kaixo lagunak!
Azken aldian zail xamar egiten zait blogean sarrera berriak idaztea. Ideia falta? Beharbada.
Baina neure buruan beste arrazoi bat darabilkit, zergatik da hain zaila zoriontasuna trasmititzea? Edo beste ikuspuntutik ikusita, zergatik da errezagoa gauza goibelak adieraztea?
Adibideak jartzeagatik, zergatik amodiozko kanta ia denak, des-amodiozkoak dira? Zergatik oinarritzen dira poema eta eleberri arrakastatsu gehienak hildako, maitasun istorio garratz edo bizipen gogorrenetan?
Gure hizkuntzan bertan sentimendu tristeak adierazteko hiztegia oparoagoa da: Goibel 20 sinonimo, Alai, 11 sinonimo (Adorez hiztegitik).
Baina lasai, ez dut etsiko! Ahal dudan ehinean nire sentimendu denak era alai baten transmititzen saiatuko naiz. Azken finean bizitzak lur jota utzi al gaitu mila modutara, baina aurrera jarraitzeko modu bakarra ezagutzen dut, pentsamendu positiboak barneratu eta irrifarra berreskuratu! Eta bizitzak behin eta berriz kolpatu ahalko gaitu beste mila modutara eta guk beti berdin erantzungo diogu, indarra eta irrifarra!
Hizkuntzak berak hainbat hitz eskaintzen dizkigu indar eta kemen hau berreskuratzeko: Maitasuna, Adiskidetasuna ...eta hitz hauek bizi behar dira, hitz hauek sentitu behar dira burua berriz ere altzatzeko!
Eta zein da zeuek sentitzen duzuen hitza? Zein da indarra edo alaitasuna transmititzen dizuen hitza?
Inoiz baino gehiago, nire irrifarrik handiena zuentzat!
Onak izan!
Iruzkinak
Aitor 2010-10-15 10:40 #1
Aupa Furfur!

Beste behin filosofikoa zatoz oraingoan ere. Baikortasuna ala ezkortasuna hor dago gakoa. Boteila erdi hutsik edo erdi beteta, hor dago koxka. Nik bi abestirekin erantzugo dottut zer hitzek indarra ematen dozten. Hitzak musikarekin ederragoak dira eta.

1.- Ruper Ordarikaren Zaindu Maite duzun hori:
http://www.youtube.com/watch?v=ZRUzk6shcyk

2.- Gariren Esperantzara kondenatuak:
http://www.youtube.com/watch?v=FRgI3MbZhp4

Eta gai honen inguran sarian aurkitu doten artikulu interesgarri batera sartzeko helbidea emango dottut. Gauzak argitze aldera.
http://www.mertxepasamontes.com/%C2%BFcondenamos-el-pensamiento-positivo.html

Ondo bizi. Pozik bizi. Eta batez ere Zaindu maite duzun hori!
Gero arte.

Aitorrena

Fufur 2010-10-15 11:02 #2
Aupa Aitorren!

Lehenik eta behin mila esker erantzunagatik.
Eta abestiegatik. Biak ezagutzen ditut, eta Garirena askotan entzun dut. Artikulua ere irakurri dut eta interesgarria iruditu zait, nire pentsakeratik nahiko gertu. Azken finean zuk diozun moduan boteila erdi utzik edo erdi beteta ikustea. Botilak berean dirauela egia da, ez da aldatuko baina aukeran nik nahiago erdi beteta ikustea. Eta posible bada, bertatik edan uztu arte eta botila berri bati ekin.

Fufur

Egoitz Unamuno 2010-11-03 10:32 #3

Aupa Aitors,

hemen beste kantu bat goizero entzuteko modukoa:

http://jotairri.tumblr.com/post/883121614/egun-on-mundua-milesker-bizitza

Segi irrifarrak zabaltzen!

Egoitz

Fufur 2010-11-03 14:50 #4
Mila esker Egoitz!

Ba bai, ia denon artean irrifarrak zabaltzen ditxugun!

Gure egunerokua alaixaua itxeko soinu banda sortzia aukera bat izan leike.

Laster arte! Eta nire irrifarrik onena zuretzat!

Utzi iruzkina: