aberatsa konturatu gabe

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-06-28 18:18
2

Kaixo lagunak!

Zelan doa bizitza?

Aspaldian nire txokotik agertu gabe egon ondoren Udaren etorrerak idaztera animatu nau. Zerura begiratu eta azkenean kolore urdina ikusi ahal izan dugu. Eta eguzkia. Eta beroa.

Bai, azken egunetan kexak mutur batetik bestera aldatu dira, hotz eta euriaz naskatuta egotetik, beroaz naskatua egotera pasatu gara. Nik beti pentsatu izan dut gizakia izatez ase ezina dela.

Eta momentuko krisialdia eta ase ezintasun hau nahiko lotuta daudela uste dudanez pare bat galdera utziko ditut, erantzun baten esperoan noski:

Kapitalismoa sistema txarra al da? Ba al da beste aukerarik?

Kapitalismoak edo materialismoak eraman gaitu gaur egungo egoerara?

Eta honen harian gaur topatu dudan esaldia:

"Aberatsa ez da ugari duena, behar gutxi duena baizik"

Zuek zer uste duzue?

Ni behintzat zoriontsu sentitu naiz, aberats sentitu naiz! Behar dudan dena daukat!

Irrifar egin! Aberastu zeuen burua eta zeuen ingurukoak ere! Eta osasuna ez dadila inoiz falta!

Poxpoliña

Poxpoliña 2010-06-29 23:54 #1

Mmmmm...

"Aberatsa ez da asko duena, gutxi behar duena baizik"

Badu mamia esaldiak, ezta? hementxe nabil behar eta nahia liskarrean...beharra norberarena da ala inguruak sortzen dion beharraren araberakoa?

Edonola ere aberats sentitu naiz ni ere! (Une batez bederen!)

Fufur

Fufur 2010-06-30 09:37 #2

Kaixo poxpolina! Eta mila esker berriz ere
erantzuteagatik!

Bai, neu ere horrela sentitu nintzen esaldia irakurri nuenean, aberatsa! Eta orain ere aberats sentitzen naiz. Pozik. Nahiak nireak direlako, beraiengatik borroka egin eta batzutan lortzen ditudalako.

Eta zuk planteatutako galderaren inguruan dudarik ez, beharrak inguruak sortzen dizkigu, behar materialak bai behintzat, begira bestela mugikorrak, gps, ipad, ipod eta delako "itramankulu" guztiak. Duela 10 urte ongi asko bizi ginen beraiek gabe, eta orain beraiek gabe ezin bizi. Teknologiaren aurrerapena, baina gizartearena? Ez nago hain ziur.
(Nik teknologi arloan lan egiten dut, eta etika falta handia sumatzen dut arlo honetan, dagoen etika bakarra norberaren poltsiko eta handikeriarena dela uste dut)

Bueno ba Poxpolina, segi aberatsa izaten, segi zoriontsu izaten eta irrifar egin!
(a eta segi blogean erantzuten jejeje!)

Utzi iruzkina: