Mundua Koloreztatu

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-05-26 18:49
1

Gaur esnatu eta leihotik begiratzean eguna grisez bustia zegoela ikusi dut.
Hasiera baten goibel xamar sentitu naiz baina barreneko poztazun batek bultzatuta pintzela hartu eta ingurua koloreztatzeari ekin diot:

                 

Lehenik hodei ilunak zuriz margotu eta zeru urdin bat tartekatu dut. Ondoren Eguzkiaren txanda heldu da, eguzki laranja laranja bat marraztu dut eta magia balitz bezala, hodei eta eguzkiaren tartean ostadar eder bat agertu da. Pintzela ostadarreko kolore ezberdinetan igurtziz mendi, erreka, txori eta zaldiak margotu ditut, batzuk more, besteak berde, nire irudimenari mugak jarri gabe.

 Honela ba ahate berde eta arrain gorri batzuk margotu ondoren zerua beltzez margotu eta gau polit bat marraztu dut. Ilargi hori eta borobila zeruan eta poliki poliki izarrak marrazten hasi naiz, bat horia, bestea berdea, bestea urdina, bestea larrosa.

Nire sorkuntza amaitu dudanean berau mirezten jarri eta izar koloretsuek irrifar polit bat oparitu didatela konturatu naiz, zure irrifarra!

Eta zuk zer koloreztatuko zenuke grisez bustitako egun horietakoetan?

P.D.: Nik adibidez gure etorkizunarekin jolasten duten handikeridun  politikari guztiak pailazoz koloreztatuko nituzke, ez genuke ia aldaketarik somatuko baina irrifar polit bat marraztuko litzaiguke ahoan!

S3lkis

S3lkis 2010-05-28 09:18 #1


Utzi iruzkina: