Asteko begirada

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2009-10-16 16:29

Kaixo lagunak!

Aste hontan nahiko lanpetuta ibili naiz ! Nire lagun Isidoro katua bizitatu dut aspaldiko partez! Keskatu xamar zegoen atunontzien liskar honekin, konponbide erreza ez eta ainbeste urtean itxasoan lanean aritu diren arrantzaleek beren lana usteko nahiko arrazoi badute. Badakizue, lan nekeza, irabazi urrikoa eta orain gainera berain bizia arriskuan jartzen duena. Laster arrain gabe egongo gara edo beti bezela, arraina bai, baina garestia.

Diruaren kontu honekin jarraituz, aipatu beharra dago zuen krisialdi famatu hori. Badirudi hemendik kanpo mugimendu apur bat igartzen hasi dela. Harri berdinean bi aldiz tupust egiten duen animalia bakarra zaretela kontuan eduki beharko zenukete! (Berriz ere gehiegikeriaz kontsumitzearen zirkulo biziozoan sartuko al zarete?)

Amaitzeko pare bat bitxikeria duzuen gizarteaz ohartarazteko:
Estatu batuetan famili bateko aitak globo edo sonda antzeko bat askatzen du eta  bere semea nahigabe barruan dela konturatzen da. Semearen aitorpena behin etxean iskutatua zegoela jakin zenean:
"Dena ikuskizunagatik zela esan zidaten gurasoek".Hara hor! Edozertarako prest "ospearen" truke! Bigarrena. Australiako hiri bat, metro geltoki bat, ama bat eta bere semea aulkitxoan. Ama mobiletik hitzegiten dagen bitartean, semearen aulkitxo askatzen du eta hau metroko errailetara erortzen da metroa heltzen den momentu berean. Lasai, umea ez da hil, buruan kolpea baino ez du. Antza denez teknologia berriek gaitasun berriak eman dizkizuete gizakiei: zeuen inguruaz guztiz ahastu eta errealitatik ihes egiteko gaitasuna eta komunikazioa deritzon altxor hori guztiz baliogabetzekoa. Ikustekoa da zeinen erreza suertatzen zaizuen aurpegira esan beharreko gauza guztiak telefono, mail, chat edo bestelako tramankulu horien bitartez espresatzea. Ez dakit nik horrelako gaitasun batek onura askorik ekar dezakeenik! Nik, axola ez bazaizue, neurean jarraituko dut, gauzak gertutik bizitzen, inguruaz gozatzen eta gizakiek oparitutako irrifarrak neureganatzen (bai oraindik ere bada irrifar egiten duenik). Aste hontan Japon aldera bidaitxo bat egingo dudala uste dut, nire lagun Doraemon bizitatzera! Onak izan eta  irrifar egin!


Utzi iruzkina: