Ni naiz Fufur
Kaixo Lagunak:
Nor naizen ni? Dagoeneko irakurri duzuen bezala,
ni Fufur naiz. Eta nor den Fufur? Ba txakur urdin bat naiz, bai,
urdina. Beste planeta batetik natorren? Ezta pentsatu ere. Zuek,
gizakiek, sortu duzuen mundu aldrebes hontan txakur urdin bat al da
harridura gehien sortzen dizuena?
Ta zer egiten dudan nik
hemen ere galdetuko diozue zeuen buruari? Ba noizean behin txakur
urdin honek gizakien burmuinak martxan jarriko ditu munduko eta
gizarteko gertakarien aurrean ausnar dezaten. Hori bakarrik ez,
internet zalea era banaiz eta noizean behin sarean aurkitutako
bitxikeriak ere geurera ekarriko ditut.
Zuek sortu duzuen gizarte hau hobeto ulertu ahal izateko behintzat balioko duela uste dut.
Bueno ba, onak izan eta laster arte!
FUFUR
Iruzkinak
Markel 2009-10-16 15:54 #1
ESEEEEEE!!!!
Sorpresia izan da zure txokua topau dotenian eh!
Ondo ondo, ia nola mugitzen ditxuzun gizakixon neuronak.

Gero arte FurFur.
GUAU!!

Fufur 2009-10-16 16:27 #2
Aupa Txelo!

Ba bai, hamentxe neuan lasai lasai botata ta pentsau dot norbaitxen potr... digo norbaitxen arrau..., uhm ez, pentsaudot zeoze idaztia jeej, soraluzeko blogosfera aniomatzeko!

Goraintziak madril alde hortara eta ia egoten garan!

Ondo segi!

Utzi iruzkina: