Bizirik Sentitu

fufur 1456132683263 Fufur-en Txokoa | 2010-05-11 20:32
2

Kaixo lagunak!

Blogari bizitza pixkat eman nahian gaurkoan galdera bat egingo dizuet, espero bakoitzak bere ikuspuntua ematea eta eztabaida polit bat sortzea. Hona hemen galdera: zer da zuentzat bizirik sentitzea?

Lagun oso berezi batek behin zera esan zidan, bati gerta ahal dakiokeen gauza politena goizero jaiki eta bizi zirrara guztiz eraberritua izatea dela.

Eta zer da bizi zirrara? Niretzat egunero esnatu eta egun hori topera bizitzeko nahia, zure ingurukoez gozatzeko nahia eta munduari (zure gertuko munduari behintzat) hor zaudela oihukatzeko nahia da.

Era berean bizi zirrara hori jasotzea bezalakorik ez dago.Bizi zirrara eraberritzen dizun lagun bat aurkituz gero munduko pertsonarik baliotsuena sentitzen zara, inoiz baino biziago sentitzen zara!

Eta nire ustez, harreman orotan, bizi zirrararen trukaketa bakoitzaren irrifarraz neur daiteke! Nire lagun berezi honek adibidez sekulakoak oparitzen dizkit!

Fufur bizi zirraraz beterik dago...bere lagun berezia ere...
...eta zuen ustez zer da bizirik sentitzea?

Txelo

Txelo 2010-05-17 22:53 #1

Bizirik sentitzea zer den??
Esnatzeko momentuan eguna topera bizitzeko nahia bost minututxo atzeratzea...

Fufur

Fufur 2010-05-18 09:01 #2

Jejej!

Bueno, hori bizirik sentitzia baino gehixau lokartuta sentitzia dala uste dot baina bueno...todo depende bost minututxo horretan itxen dozunana eta zeinekin itxen dozun  ;)

Gaur be lapurtu bost minutu egunari.
Goraintziak Madril aldera!

Utzi iruzkina: