Eboluzioari irrifar egin
Kaixo lagunak
Bai, badakit aspaldian nire berririk izan ez duzuela, barkatu, lanpetu xamar ibili naizela esateak ez du askorako balioko beraz, ez dut inolako eskusarik asmatuko eta berriz idazteari ekingo diot.
Zerk bultzatu nauen berriz ere idaztera? Dudarik ala? Zuek, gizakiak. Azken aldian estresatu xamar ikusten zaituztet. Bai, badakit ez direla betiko garai onenak (hau beste nonbaiten entzuna dut), baina gure aldetik zerbait jarri beharra daukagu. Elkarri harrika bizi gara, zergatik ez harri horiek irrifarreengatik ordezkatu?
Eta ez naiz hasiko alferrikako azalpenak ematen, ongi dakizue eta zeri buruz nabilen. Ba hori, gaur, dendara erostera zoazenean, edo tabernara edo igogailuan edo edozein lekutan, egiozu irribarre ondokoari eta magia balitz bezala, zure irribarrea ondokoan islatua aurkituko duzu, egin froga.
Beste ildo batetik zera komentatu nahi nizuen, nire bitxikerietako bat. Bestean sarean nenbilela, eta ez galdetu nola, “Darwin Awards” delako sari batzuen orriarekin topo egin nuen. Sari hauek, antza denez, urtean zehar hildako pertsonek eskura ditzakete, baina ez edozein pertsonak, bere heriotzarekin eboluzioa hobetzea ahalbidetzen duten pertsonak baizik. Edo era egokiago baten esanda, heriotza, berain inozokeriaren ondorio izan duten pertsonak. Adibide honekin(pasa den urteko irabazlea) ulertuko duzue: Lapur pare bat, denda batean lapurtzera sartu ziren spray poteekin, segurtasun kamerak estaltzeko. Kameretako bat margotzera zihoala, lapurretako batek, spray potea txarto hartu eta bere aurpegia margotu zuen. Sprayaren edukia toxikoa zen antza denez eta inhalazioaren ondorioz hilabete batzuetara hil egin zen. Ulertuta ezta. Ba horrela ez bada, ikusi izen bereko pelikularen trailerra:
Iruzkinak
Hasier 2010-02-23 15:26 #1
Oso ona web orrixa gaztia! Situazino batzukin ja ezin neban barria ezkutau ofizinan hehe. Zaindu hari gaztia!

Fufur 2010-02-23 15:29 #2
Aupa hi!

Zelan doia dana?
Orduan gusatu jatzu e? Jajaj, egixa esanda 11 ikusteko jaiuak gara.
Bueno ba gazte!

Utzi iruzkina: