Kaixo family!

Hankak frexkatzea juteko garaia deu!

Amona ere urdinaren alde Denbora asko ematen zuen Amonak telebistaren aurrean. Inpresio hori dut nik behintzat: arratsaldetako kulebroiak norbait ikusten egoteak ere aspertzen eta gogaitzen ninduelako akaso. Telebista asko ikusten zuen Amonak, gehigiegi. Nik uste, halere, irratia bezala entzunaz ikusten zuela gehiago telebista, puntua egiten, tertulian noiz gerturatuko norbait... Pilota partidak ikusten jartzen zuen gogoak harritzen ninduen gehien hala ere. Askotan nik ere ez bainuen ikusten pilota non eta nondik zebilen. “Ni urdinaren alde” esanda ez dakizue ze intentsitatez bizi zituen...


Kaixo people!  Ezkontz egunean jarri nuen bideotik, argazkiren bat ikusi gabe geratu bazineten, hemen jartzen dizuet, berriz ikusteko aukera izan dezazuen. Hortxe zian/k,


Zabale eta ikusmena aipatzean gogoratua. Igande arratsaldean izango zen gehienbat. Amona lagunekin esne basoa hartzera aterako ez bazen, eta ez dut uste oso zalea zenik, gurekin joaten zen Usurbilgo Zabale baserrira arratsalde pasa. Furgoneta bidaia luzeaz kexatzeari utz niezaion, Amonak proposatzen zidan jolasaz gogoratzen naiz. Sinplea zen oso. Bakoitzak kolore bat aukeratu behar zuen eta kolore horretako kotxe gehiena gurutzatzen zituena: txapeldun! Amonak irabazten zuen beti jolasean. Nik beti urdina aukeratzen nuelako ote? Baina biak irabazten genuen bidaian. Usurbil bide estu eta bih...


Jakingo banu, jakingo banu argazkiak hementxe sartuko nitun ez dudala asmatu, tuntun! beti bezala, lehengusu ta agregatu emailez bidaliko dizkizut!


Dastamena usaimenarekin estu loturik dago eta ikusmearekin ere bai. Platera bat begiekin eta sudurrarekin jaten da, ahoarekin baino askoz lehenago. Gure Aitak zioenez Amonak oso zuen usaimen txarra. Edo gehiago oraindik. Ez zuen usaimenik. Bueno eta ikusmenaz ere, ezin esan begi katalejo haiek gabe gauza askorik ikusten zuenik. Bi pasadizo datozkit gogora honen harira. Bat usaimenari dagokiona. Oroi dut Amonak mutil kozkorretan hortzak garbiarazi eta kolonia eskukadez erdi bainatzen ninduela, “apain-apain”. Ikusmenari dagokio bigarrena. Zabalen familia osoak izeba Marikarmenekin atera ge...


Kaixo Txiapasetik,     Hementxe gaude Markox altza zen herrian San Cristobal de las casas, eta nahiz eta, pobrezia ugari ikusi Interneta honaino heltzen da, dirua den lekuan, .. Emaitzak begiratzea otu eta horra iratxeeee, Aupaaa, barkatu formatua, azkar batean idazteko zen     Cto España De Clubes Division Honor 2ª J OVIEDO 12/05/2007 - 12/05/2007 PRUEBA: 3000 m.l. MUJERES SS-15080 Aranburu Epelde, Iratxe KRAFFT - SAN SEBASTIAN 1976 10.07.03 SENI 13 5 04 892   http://www.rfea.es/clubes/resultados2007/2_MUJdesA.pdf   Eongo gatxink


Baina horrek ez du diabetearekin zerikusirik (aurreko atalari erreferentzia eginez). Uste dut gutxienez. Azukrearekin baino. Kontatu dut amonak xuguxak ematen zizkigula, erdi ezkutuan eta beste inork ez ikusteko moduan gehienetan. Baina ez xuguxak soilik, beste karamelo asko ere bai. Uste dut guretzat baino beretzat izaten zituela goxokiak beti eskura, txaketan, batako poltsikoan... Eta ongi disimulatu arren nabari zitzaiola noizik eta behin goxokiren bat ari zela goxatzen. Droga gogorra azukrearena. Bizitzaren magiaz ilusionatzen ikastea dela inportantea irakurri nion bati. Hori eta debeka...


Kaixo people! Hementxe gea frankfurteko aireportuan, eskerrik asko denagatik eta jarri zenduten anbiente earragatik eongo gatxik eta al dania erantzun


Kaixo Family!!    Ezkontza eguneko detailetxo batzu jarriko ditut, autobus ordutegiak, etab, Ianirek mailen bat bidaliko omen du, baina bitartean, hementxens! Informazio gehiago izatean gehituko dut hemen. Ondo izan!!  Hasteko, Autobusa. Zarautztik=>Irteera ordua 11:30ak. PUNTUALAK IZAN!! Tokia Eguzki aurreko autobus geltokia, La perla deitze omen diote (Izeko Arantxaren arabera izen hortako Hotelen bat izan omen zer hor, azkenean Zarauztarrak Talasoterapien aintzindari, "hay que joderse!"). Zestutik=>Irteera ordua Zestoatik berriz 11.50-11.55 aldin  Gurutzien...


Hemen laguntzatxo bat gehitzen dizuet, blogari edukia gehitu nahi badizkiozue ere. (Erantzunak gehitzeko ez da honen beharrik, zuzenean erantzuni eman eta erantzun.) Gehitzeko asmoa duenak eskatu erabiltzailea.   1.      Ireki web nabigatzailean http://www.epelde.tk edo http://epelde.zumaia.com  2.      Goialdean dagoen barra gorrian, aukeratu “Sar zaitez blogera” edota “Conéctate a tu blog” 3.      Irteten den pantailan sartu nik emandako erabiltzaile eta gakoa (Erabili nahi duenak eskatu) eta “Sartu” edo...