Kaixo family!

Hankak frexkatzea juteko garaia deu!

Kaixo People!    Munoako plazaraino heldu ginen, baina azken porturaino ezin edo nahi ez, ze edozein sartzen da "Rio Pesten". Aurtengoan ere animatu ninduela anaiak Getaria-Zarautzen irtetzera eta hantxe izan ginen igandean plixti-plaxta! Lengo urtekoaren aldean sikologikoki behintzat askoz ere hobeto izan nintzen eta ez genuen lertuta bukatu.  Hurrengo urtean gehiago!


Oilarrak mokoka

1
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-07-17 18:02

Kaixo Family,   Ttak ttak ttak, gaurko hitzak dion moduan urola-kostako traineruak egurrian!! Zarautztarrei zorionak, lehenengo tandako taldeen artean sartzearren, ijituei berriz ze esanik ez, baina hori Real Madril edo Barcakoa izatea bezala da. Hirugarren oilarra ere Zumaiak hasiera ederra izan du, naiz eta oso erregular ez ibili, kontuz, hortxe gabiltzata, gogoan izan bigarren estropadan Zarautz eta Zumaiaren buruz-burukoan gertatutakoa.  Erregulartasun pixkat lortutakoan egurra!!   Aurreneko asteko emaitzak ikusita, estropadak jarraitzeko gogoa ematen du, irabaz...


X. Altzoan

2
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-07-12 12:15

Eta hamar. Eta banoa. Azken hitzorduari luzaz itxaron ondoren. Amonaren hitzik inoiz grabatu ez izanaren arantza atera nahi nuen, amonaren magalean denbora gehiagoan egon ez izanaren penak arindu nahi nituen eta bide batez batez aranas pixka bat eman blogari. Hamar pasarte idatziko nituela hitz eman nuen eta hamar joan dira, asteazkenero, astearen ekuadorrari bultzada eman nahian. Gauza asko geratu dira hitzontzian. Badakit. Biloba guztien izenak adinaren arabera  ikasarazten zizkigunak akaso, Andres Osaba Andres esan behar zela irakatsi zidanekoa ere bai agian, berriki Iratxek gogora...


Iefalaa!!Kaixo Iratxe ta Haritzprestaketetan gu gabiltzprakak ta alkandorata korbata golkoraurrun zirudien huralaisterka zaigu gerturadortsala non eskatubehar det nik aipatueta kuenta-atrasaez du horrek ez akatsata denbora aurreraolatuan jarrerazarauzko udaletxeaegun batez da geureata handik itziarraigoko tirri-tarrabotako degu parrandaibiliko "el que anda"ta gero azkenportunbetikolez gu jardunTxandapasa =>>>>


Iepa!!    Atzo ezkontza baten izan ginan, Azkoitian ta ohitura dan lez, han ibili ginan umblemble eta holakoekin,...    Muxu bat muxu bi,...    Azpizuna ere ailegatu zen eta, ... Azkoitian, gaztelaniaz ezin ba aritu ta ... Iratxeren bodako prestatzeko, Euskal Filologo Manolori hurrengo galdera, ... Gaztelaniaz= "Con el solomillo beso de tornillo" Euskaraz??Nire proposamena = "Azpizuna, muxu lizuna!"Ze iruditzen? Hobetu daitekela uste dut, zuen proposamenen zain geratze naiz.


Gure Azken Portuko lokalean dago zintzilik. Uste dut Aitak jarri zuela. Eta lokalera sartu-irtenean dabiltzan askori oharkabean pasako bazaie ere han dago koadroa. 95ekoa da. Urtarrilaren 15ekoa, edo Amonak esango lukeen moduan ilbeltzekoa. Ze, gogoratzen al zarete noizkoa zen amona? Urtarrilekoa zela badakit eta oso oker ez banago 9koa. Eta inguru horretan famili bazkaria egiten genuen Galtxagorrin. Eta han biltzen ginen izeba-osaba-lehengusuak. Eta 95ean bertso batzuk egitea okurritu zitzaidan Amonari. Bertsoak egin eta Gorettiri deitu nion. “Ei Goretti, nere zakur letra baino askoz dotor...


Lortuko dugu

6
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-06-19 18:56

Flix, flix!!    Kaixo people!        Suposatzet enteauko zinatela Zumaiako Flyschen inguruan, Paleozenoaren adierazgarri aukeratuko ote duten edo. Zumaia ere OTISTAN bihurtuko ote?         Ez zeate kejauko, zuek gida bereziarekin izanak zeate han!       Famosuak ein ber deula oaingo honetan, alkatetzako mobidakin ta Flyschekin geu nausi!        Ta,... estropen liga laiste deula, Mutrikun pasatzen laga genizuen joan den larunbatean, baina hemendik aurrer...


Amonaren magalean nago eserita. Ápatxo! Umetako beste oroimen bat da, irudirik gabeko argazkia, sukalde usaina amantal urdinean eta nire iztarrak amonarenaren gainean. Inoiz ez naiz hazten argazki horretan. Ume alaia naiz, maleziarik gabea eta bihotz gabekoa. Betirako. Peter Pan bezala. Nola ekarri hitzetara amonaren magalak, ikusi ez baina senti dezakedan argazki horretan sortzen didan xamurtasuna, bihotz betea. Nola esan zuei niretzat amona huraxe zela, edo argazki horren sentimenduak direla gorde nahi izan ditudan bakanetakoak. Zertarako izan oroimen ozpinak, azukre pixka batekin dena g...


Oroimen lanbroak datorzkit. Baina ikus dezaket amona egurrezko atetxoa zabaltzen, ikus ditzaket tomate berdeegiak baratzan eta ikus dezaket oilategian oiloren bat edo beste oilo-ohean. Bitxia zen oso oilo-ohearena: niretzat ohea koltxoi, maindire eta almoadazkoa bazen, oiloentzat egur zati bat zelako airean, zer eta zutik egiteko lo! Oraindik ere ulertzea zail egiten zaidan umetako deskubrimendua. Oroi dut arrautzak hartzen genituela bertatik, oiloak purra-purraka uxatu ondoan. Inguru haiek asfaltoak jan zituen aspaldi lotsagabeki eta horregatik lanbrotuko zitzaizkidan umetako oroimenak. Et...


Gaur denbora gehiegi gabe nabil, baina. Izenburuak dioen bezala, Zorionak Andres beste maila bat igotzeagatik eta Zorionak Maria, Samuel eta Jorgeri. Egun on bat izan!