X. Altzoan

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-07-12 12:15
2

Eta hamar. Eta banoa. Azken hitzorduari luzaz itxaron ondoren. Amonaren hitzik inoiz grabatu ez izanaren arantza atera nahi nuen, amonaren magalean denbora gehiagoan egon ez izanaren penak arindu nahi nituen eta bide batez batez aranas pixka bat eman blogari. Hamar pasarte idatziko nituela hitz eman nuen eta hamar joan dira, asteazkenero, astearen ekuadorrari bultzada eman nahian.

Gauza asko geratu dira hitzontzian. Badakit. Biloba guztien izenak adinaren arabera  ikasarazten zizkigunak akaso, Andres Osaba Andres esan behar zela irakatsi zidanekoa ere bai agian, berriki Iratxek gogoratu duen bezala toldoaren inguruan biltzen ginenekoa ziklista karrerak eginez, gaztelu hondarrezkoak sortzen... Edo amaren etxeko armairutik ateratako argazki zaharretan inspiratuta sortu zitezkeen hitzak ere hor geratu dira.

Amonaren magalean sortutako hitzak izan dira. Hamar baino hamaika izan zitezkeen pasarteak. Eta izan daitezkeenak. Momentuz gero arte baino ez. Zuen gustukoak izan direlakoan eta zuek une batez, une txiki batez altzoan hartu zaituztedalakoan...

iml

epetxepe

epetxepe 2007-07-13 10:31 #1

Aupa hi,
Bai bizia eman ere, ikusi besterik ez webaren bixitaren grafikak, hurrengo batean jarriko dizkiat!. Iratxek esango lukeen bezala pulamentus egina, eta eduki natualez bete dek bloga, lengusuon artean jarraipena lortu dek, asteazken gauero begiradatxo bat boteaz ia magaletik zerbait irten ote zen. Ni neu, goenkaleren moduan, Amonaren magaletiken atalen jarraitzaile sutsu egin nauk. Pentsazak, azken bi asteetan, falta somatu eta "Imanol kanpoan izango dek", edo horrelakoak pentsatzen hasiak nituan. Baina ez, kartel batean ikusi nian hire izena ta, "buu, haure SanPelaiotako ajeakin eongo dek", pentsatu nian.

Zorionak Manolo!

P.D: Beste edonori ere irekita dago, idatzi beldurrikpe!

iml

iml 2007-07-13 11:05 #2

ea jarraitzen dudan idazten, baina magaletik izan beharrean, oporretatik edo nagoen lekutik, asteazkenero. Ikusiko. Ta eskerrik asko loreengatik.
iml

Utzi iruzkina: