Ezkontzarako Informazioa

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-05-02 12:28

Kaixo Family!!
    Ezkontza eguneko detailetxo batzu jarriko ditut, autobus ordutegiak, etab, Ianirek mailen bat bidaliko omen du, baina bitartean, hementxens! Informazio gehiago izatean gehituko dut hemen. Ondo izan!!

  Hasteko, Autobusa.
Zarautztik=>Irteera ordua 11:30ak. PUNTUALAK IZAN!! Tokia Eguzki aurreko autobus geltokia, La perla deitze omen diote (Izeko Arantxaren arabera izen hortako Hotelen bat izan omen zer hor, azkenean Zarauztarrak Talasoterapien aintzindari, "hay que joderse!").
Zestutik=>Irteera ordua Zestoatik berriz 11.50-11.55 aldin  Gurutzien geraukoa Azkoititik dijuen buse. PUNTUALAK IZAN!! (Hau azpetin ere geratzen da 11:40 aldian)
Zumaiatik=>Irteera ordua 12:05-12:20 7mares-taxiparada-Aitamariko zine ondoan, Minibusa bueltaka Arritokieta. PUNTUALAK IZAN!!
Autobus etxea Aldalur
Zuena txikiyo da, baina logoaren ideia hartzeko.
Autobus honek zuzenean gora (Arritokietako ermitara) igoko zaituztete eta ondoren Salegira eraman ere.
Bueltako ordua, ba bazkaltzea etab bukatu ondoren 21:30tan Zarautzko toki berera buelta. Nahi duenak Zumaiara jeitsi eta bertan parranda botatzeko aukera du (Parrandaleku ofizialtzat Zumaia izendatu dugu). Ondoren gaueko euskotreneko "BorratxoBusak" har ditzazkezue. Azken autobus hauen ordutegia Euskotrenetik atera eta jarriko dut.

Ke mais, ba jakingo duzuen arren, kokapen mapa bat garatu dut, google maps bitartez ikus dezakezuelarik.


Arritokieta map - Tagzania
Bertako argazkitxo bat ere hona hemen:


Eta hemendik nora? ba jatetxera!!
Honentzako ere puntua jarria dut mapan, bai eta argazkiak ere:


Salegi Jatetxea map - Tagzania


Eta hortik bueltan, ba Zumaiara parranda botatzera! bada ezpada hemen uzten dizkizuet, parrandaguneen kokapenak eta tabernen izenak. Egin klik haundian ikusteko!



Ta parrandatik buelta, ...

ZARAUTZA=> Euskotren-ek Zarautzea serbizixue eitteunez ba.....hortze bueltatzeko aukera dao. 23.00, 01.00, 03.00 eta 05.00 tan daude autobusek Zarautzea
Zestura-Azpeitira=>Azkoitire gauin bueltako autobusek ALDALUR ere jarri dittou goizeko 2tan eta 4tan

Ba holaxe ba, dudarik baduzue, galdetu!!

Eongo gatxink!!

Izan huntsa!


Utzi iruzkina: