Bulliyng

No profile photo contreras | 2022-03-18 08:47

  Bullynga oso arazo larria da gaur egun. Batzuek ez diote inportantzirik ematen baina guk gai hau sakon aztertu genuen hon hemen: BULLIYNG Bullyinga edo jazarpena, biktima eta abusatzailearentzako kaltea ekartzearekin batera gizarte osoarentzako ondorio txarrak ekarri dezake,Estatu Batuetako gobernuaren webgune ofizialak dioenez, Jazarpenak gazte guztiei eragiten die,hori dela eta, ezin gara arrazo honen aurrean isilik egon, badakit ikastoletan umeei bulingari  buruz irakasten dutela, baina hori ez da nahikoa, gizarte moduan denak bete beharko dugu gure  rola.   Ak...


Hizkuntza biografia

No profile photo contreras | 2022-03-15 11:55

Hizkuntzak ikastea gustuko duzu ? Hemen daukazu nire hizkuntza biografia, hainbat hizkuntza ikasi ditut.   HIZKUNTZA BOIGRAFIA   Nire ama hizkuntza Punjabi da, txikitatik hasi nintzen Punjabiz hitz egiten. Nik 3 urte nituela Espainara etorri ginen, hango hizkuntza ofiziala Gaztelania zen, momentu hartan ama hizkuntza besterik ez nekien, ondorioz, ikastolan ikasle guztiak beraien hartean hitz egiten egoten zirenean ni beraiei begira egoten nintzen, ez nien ezer ulertzen, oso hizkuntza zaila eta arraroa iruditzen zitzaidan. Gaztelania niretzako hizkuntza transmisioa da, Logro&...


Ez dugu ezagutzen menu begetarianorik eskaintzen duten jantokirik. Zuek? Eskaera hau egin dugu gure arazoa konpontzeko:   MENU BEGETARIANOAK JANTOKIETAN   Jangelako arduradun hori:   DBH4ko ikasle bezala, nire arazoa zurekin partekatu nahi dut, eguerdietan estu eta larri ibiltzen naiz etxera joan, bazkaldu eta arratsalderako ikastolara garaiz heltzeko astirik gabe; horregatik, jangelako menua begiratzen egon naiz aste honetan zehar, baina arazo bat daukat. Badira urte batzuk begetarianoa izatea erabaki nuela eta jangelan menu arrunta soilik eskaintzen duzuenez, proposa...


EUSKARA (ipuina)

1
No profile photo contreras | 2022-03-11 09:10

 UME ABANDONATUA 8:2O ziren, Andoni jantzi, gosaldu, etxeko atea itxi eta egunero bezala, hondartzara zihoan. Iritsi zen, hondartza bare zegoen, surflaririk ez, eta paseotxoa egiteko egun ederra zuen. Bera gustora, eguraldi ederra zegoen eta gainera hondartza guztia Andonirentzat huts-hutsik. Aurrera zihoala hots arraroak entzuten hasi zen. Hasieran bere irudipena zela pentsatu zuen, baina geroz eta aurrerago zihoala konturatu zen ez zirela bere irudipenak soilik. Orduan, urrutira begiratu eta toaila zuri-zuri bat ikusi zuen. Bertara gerturatzen ari zela konturatu zen toailan, ume bat...


Euskara, mikro ipuina

No profile photo contreras | 2022-03-10 12:13

Mikroipunak egitea gustoko al duzue? Guri ikaragarri gustatzen zaigu, hemen duzue gure gustokoena: GUDA Afrikan, afirika ekialdean bizi ginen, Yemen estatuan.  Bertan gudan murgildurik. Itzuli ziren berriro ere, gazte, nerabe eta heldu. Armak eskuan hartuta. Etxean geunden, lasai, familian. Hasi ziren tiroka, parean zegoena batere inporta ez balitzaie bezala. Nire senarrari heldu zioten besotik, bera garrasika ari zen, baita ni eta gure bi seme alabak ere. Gu bakean uzteko erregutuz ari ginen. Baina haietako batek, batere errukirik gabe, bere esku latzarekin lepotik heldu, begietara...


Eta zuek gogoratzen al duzue haurtzaroa? Hona hemen gurea: Oso txikia nintzela, nire gurasoek haurtzaindegira eraman ninduten. Ume asko ez bezala poz-pozik joaten nintzen, han oso ondo zaintzen nindutelako: Jolasak egiten genituen, antzerkiak, abestiak abestu… Haurtzaindegiko irakasleek oso ondo zaintzen  ninduten eta nik han lagun onak nituen, horregatik nire gurasoek 3 urte eduki arte ez  ninduten ikastolara eraman.   Hiru urterekin haurtzaindegitik Jakintza Ikastolara joan nintzen haur hezkuntzara, han haurtzaindegiko lagun batzuekin harremana galdu nuen baina...


Ezekiel eleberria irakurri baino lehen irakurri sarrera txiki hau. Seguruenik oso gustura irakurriko duzue. Ezekiel eleberria       Ezekiel hamalau urte dituen gazte arrunt bat da, etxean ama eta arrebarekin bizi dena eta bere koadrilarekin ibiltzen dena. Koadrilako inorrek ez du neska bat musukatu eta amorrazioz beterik daude. Horregatik, apustu bat egiten dute; ea nork lortzen duen lehenengo neska bat musukatzea. Gainera, ikastolan, gai desberdin bateko lau saio izango dituzte. Zein gai izango da? Gelakideak hasteko irrikaz daude. Jakin nahia. Zalantzak. Barrea...


Nerea Arrien idazlea

No profile photo contreras | 2022-03-10 12:05

Ezagutzen al duzue Nerea Arrien idazlea? Guk pertsonan ezagutzeko aukera izan genuen. NEREA ARRIEN Nerea Arrien  biokimika eta piano ikasketak egin zituen, eta irakaslea da gaur egun. Bere testuek argia ikusi zuten lagun argazkilari baten argazkiei hitzak jarri zizkienean. Ordutik hona, kolaborazio asko egin ditu hainbat aldizkaritan. Ipuin sariketa pare bat ere irabazi ditu eta pentsatzeko txokoa da bere lehen ipuina.


Argixorgin eleberria

No profile photo contreras | 2022-03-10 12:03

Argixorgin eleberria oso gustuko dugun liburu bat da. Asko gomendatzen dizuegu.  ARGIXORGIN Ilare 10 urteko neska bat da. Irakurtzea asko kostatzen zaio; horregatik, haren gurasoak logopeda bat  kontratatzea erabakitzen dute. Ilarek badaki logopedak zerbait ezkutatzen duela eta bere lagun Nikolerekin  komentatzen du. Misterioa, nazka, gorrotoa… Ilarek, bere familia babesteko logopedaren sekretua ezagutu beharko du.


Ba al dakizue zer den 16 urte edukitzea? DENA NAHASTUTA   Bada adin bat. Adin bat, non gurasoekin iskanbilan ibiltzen garen, baita anai-arrebekin ere. Hainbat arazo pertsonal izaten ditugu eta familia kideekin ordaindu oi ditugu.   Adin bat, zeinetan norberaren defektuei inportantzia gehiegi ematen diogun. Besteen parean jarri eta beraiek baino gutxiago garela pentsatzen dugu, gizarteak jarritako esteriotipoak segitzen saiatzen gara eta horiek ez betetzeak autoestima jaisten digu.   Adin bat, inguruko herrietako parranda egunetara joaten hasten garena. Hainbat esperie...


contreras

lan on

Azken iruzkinak