Oso txikia nintzela...
Eta zuek gogoratzen al duzue haurtzaroa?
Hona hemen gurea:
Oso txikia nintzela, nire gurasoek haurtzaindegira eraman ninduten. Ume asko ez bezala poz-pozik joaten nintzen, han oso ondo zaintzen nindutelako: Jolasak egiten genituen, antzerkiak, abestiak abestu…
Haurtzaindegiko irakasleek oso ondo zaintzen ninduten eta nik han lagun onak nituen, horregatik nire gurasoek 3 urte eduki arte ez ninduten ikastolara eraman.
Hiru urterekin haurtzaindegitik Jakintza Ikastolara joan nintzen haur hezkuntzara, han haurtzaindegiko lagun batzuekin harremana galdu nuen baina lagun berri asko ere egin nituen. Nire irakaslea Miriam izeneko neska gazte bat zen eta oso ondo pasatzen nuen berarekin eta nire gelakideekin. Hiru urteko gelatik lau urteko gelara joan nintzen eta han gauza berri bat ikasten hasi ginen “ingelesa”. Niri errexa egiten zitzaidan joko ezberdinak egiten genituelako…
5 urteko gela beste ikasturteen antzekoa izan zen baina urduri nengoen hurrengo urtean lehenengo mailara joan behar nintzelako.
2012 ko maiatzaren 1ean 6 urte egin nituen eta jada lehenengo mailan hasteko unea iritsi zen. Gogoratzen naiz nire amarekin igo nuela aldapa luze hura eta aparkalekuan gure irakasle berriak zeudela.
Ni oso urduri jarri nintzen, baina handia nintzela sentitu nuen eta hori niretzat pauso garrantzitsua izan zen. Nire gelakoekin gustura nengoen baina 3. mailara iritsi eta gelak aldatu genituen. Oporretako egun batzuk triste egon nintzen baina irailean ikastolara joan eta lagun berri asko egin nituen. Hor sortu zen “Kurbixx” kuadrilla.
Eskolaz kanpoko jarduerak ere egiten hasi nintzen: “Bailes de salon” ...
oso gustura egoten nintzen dantzan baina 5. mailan aspertu egin nintzen eta beste gauza bat probatzea erabaki nuen “Gim jazz” hor
gusturago nengoen baina 6. mailatik DBH-ra joan behar nintzenean dantzak utzi eta eskubaloia egiten hasi nintzen orain arte.
Orain DBH 1 bukatzear dago eta nik uste baino errazagoa egin zait, uda iristeko irrikaz nago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: