EUSKARA (ipuina)
UME ABANDONATUA
8:2O ziren, Andoni jantzi, gosaldu, etxeko atea itxi eta egunero bezala, hondartzara zihoan. Iritsi zen, hondartza bare zegoen, surflaririk ez, eta paseotxoa egiteko egun ederra zuen. Bera gustora, eguraldi ederra zegoen eta gainera hondartza guztia Andonirentzat huts-hutsik. Aurrera zihoala hots arraroak entzuten hasi zen. Hasieran bere irudipena zela pentsatu zuen, baina geroz eta aurrerago zihoala konturatu zen ez zirela bere irudipenak soilik. Orduan, urrutira begiratu eta toaila zuri-zuri bat ikusi zuen. Bertara gerturatzen ari zela konturatu zen toailan, ume bat zegoela. Ume jaio-berri bat, negarrez ari zen eta itxuraz beldur handia zuen. Andoni gerturatu eta besoetan hartu zuen. Umeak negarra gelditu zuen, eta Andoniri irribarre txiki bat egin zion, bere salbatzilea izango balitz bezala. Andoni bihotz honekoa zen, eta lehen bailen polizian salatzea pentsatu zuen. Poliziak ez zion inportantzia handirik eman umearen kasuari, eta hauxe esan zioten Andoniri:
-Umea adopzioan geratuko da eta familiaren batek adoptatu arte itxarongo dugu.
Orduan, Andoni etxera joan zen pozik, umea salbatu zuelako, baina beste alde batetik pena eman zion umeak eta burutik hainbat pentsamendu pasa zitzaizkion. Egunak pasa ahala, Andoni pena handiz zegoen eta ez zekien zer egin, umea berak adoptatu edo batenbatek adoptatu arte itxaron. Berak aspaldi, bazituen emazte eta ume bat, Edurne eta Hodei izenekoak. Haiek bere bizitzako urterik onenak izan ziren. Zoritxarrez, Edurne eta Hodeiek auto istripua izan zuten duela 14 urte. Orain Andoni egunero joaten da hondartzara, eta bertan elkartzen da duela 14 urte landatu zuen zuhaitzarakin, haien omenez.
Ausnarketa handia egin ondoren, erabaki zuen umetxo txiki hori adoptatu nahi zuela, berak ahal zuen maitasun guztiz zaindu eta maitatuko zuelako. Geroxeago, Andoni polizia etxera joan zen, berak pentsatuta bezala, umea adoptatzera. Azkenean iritsi zen, eta bertako poliziei kontatu zien pentsatutakoa.
- Zihur bazaude, aurrera, baina kontu hau ez da hain erraza. Hainbat dokumentu bete eta guk, hemen abixua eman behar dugu.-Esan zion poliziak.
- Ni prest nago egin behar den guztia egiteko nik ederki zaindu eta asko maitatuko baitut.-Esan zion poliziari oso apal.
- Ongi da, orain abixua emango dut eta zu eguneron etorri beharko zara aste honetan.-Erantzun zion poliziak.
- Beno, eskerrikasko denagatik, egunero etorriko naiz zuk esan bezala.-Andonik bota zuen erantzuna.
Gero Andoni etxera joan zen poz-pozik, eta Mikeli deitu zion. Anaiari ederki iruditu zitzaion eta animo handi bat eman zion Andoniri. Ondoren, bi anaiak Andoniren etxean bildu ziren eta umeari Andoniren ohearen ondoan toki bat egin zioten biek ederki lo egiteko. Baina, konturatu ziren ez zutela umearentzat ez oherik eta ez ezer. Horregatik, pentsatu zuten Mikelen etxe ondoan zegoen altzari dendatik pasatzea eta umeari behar zuena erostea. Denda oso handia zen, eta baita aukera ere. Hainbat gauza erosi zizkioten, ohe txiki bat, mota ezberdinetako jostailuak, kolorinetako toaila bat, mahai txiki bat eta baita arropa pixka bat ere. Nahiz eta altzari denda izan, bertan denetik zegoen, baita janaria ere.
Andonik lan duin bat zuen, etxetresna elektrikoen fabrika batean egiten zuen lan. Arratsaldeko lauetatik gaueko hamaikak arte egoten zen bertan. Hortaz, egiten zuen goizero hainbeste gustuko zuen paseotxoa itsas-ertz inguruan. Lantegia etxetik gertu zuen, 15-20 minututara. Oso fabrika famatua zen eta ez zuen edozeinek lortzen bertan lanpostua. Andonik zorte handia eduki zuen, langile eskaera egin zuen fabrikak eta orduan andoni langabezian zegoen. Ehun langiletatik berrogei hartu zituzten eta horietako bat Andoni izan zen.
Urrengo astean umea etxean zegoen, andoniren semea. Andonik aste osoa pentsatzen pasa ondoren, Hodei izena jartzea pentsatu zuen. Asko gustatzen zitzaion eta oso praktikoa zen. Egun batzuk geroago, egoera baretu zenean, biak paseotxoa egitera zihoazen eta Hodeiek, surflariak ikusi zituen. Begira geratu zen, zerbait arrigarria ikusiko balu bezala. Geroztik, egunero geratzen zen Hodei surflariei begira. Hasieran, Andoniren besoetan joaten, baina denboraren poderioz, oinez ibiltzen ikas zuen eta paseatzera joaten zirenean bere hatz txikiarekin surflariak seinalatzen zituen. Horrek, Andoniren buruan zer pentsatua jarri zuen.
Hodeiek urte bat bete zuenean, bere urtebetetzean Andonik sorpresa bat prestatu zion. Hodeiren oparia luzea, nahiko fina eta zapala zen. Berak papera kendu zion ahal zuen bezala eta bertan surfeko tabla koloretsu eta liluragarri bat aurkitu zuen. Hodeiri asko gustatu zitzaion oparia; horregatik, etxeko lurrean jarri zuen eta surf egiten hasi zen, irri eta algara tartean.
Uda iritsi zen, uda koloretsu eta polita. Eguraldi ederra eta itsazoaz gozatzeko aukera polita. Uda eder hartako egun batean, paseotxoa egiten ari zirela, geldi geratu zen beti bezala baina oraingo honetan ez zen geldi geratu. Itsas ertzera gerturatzen ari zen, pixkanaka-pixkanaka eta Andoni beldurtuta bere atzetik abiatu zen. Baina umea urertzean geratu zen, urarekin jolasean, Andonik lasaitu ederra hartu zuen eta biak pisti-plasta ibili ziren saltoka. Hilabete batzuk geroago, etxetik ateratzerakoan Hodeiek surfeko tabla hartu eta ez zuen soltatu nahi. Andonik ez zion utzi nahi surf egiten, oso txikia baitzen oraindik. Baina Hodei temati, garrasika hasi zen. Andonik azkenean etsi zuen, eta Hodei poz pozik zihoan paseotxoa egitera. Hodei egunero bezala ur ertzean gelditu zen, baina oraingo honetan tabla ur ertzean jarri eta bera gainera igo zen. Andoniri laguntza eskatu zion, eta Andonik eskutik eutsi eta itsasorantz eraman zuen. Orduan, olatu txiki bat etorri zen eta Hodei gustora surfeatzen saiatu zen baina erori egin zen. Denbora pasa ahala, olatu gehiago etorri ziren, baina Hodeiek ez zuen lortu bakarra ere surfeatzea. Garai hartako, iada Hodeiek 4 urte zituen, 5 betetzear.
Egun batzuk geroago, biak berriro ere hondartzara zihoazen, surfeko tabla hartuta. Hinbat olatu pasa ondoren, olatu nahiko on bat zetorren. Hodei triste zegoen oraindik ez baitzuen lortu olatu bakarra ere surfeatzea. Olatua iritsi orduko, Hodeiek ikasitakoa praktikan jarri zuen eta nahiz eta berak ez espero olatua surfeatzea lortu zuen. Orduan, Hodeiek irribarre egin zion Andoniri eta biak poz handiz, barrez hasi ziren. Egunak pasa ahala, Hodei teknikak obetzen joan zen eta parean zituen ia olatu guztiak surfeatzen ikasi zuen. Andonik ondo irakatsi zionaren seinale zen hori. Andoni txikia zenean berari ere irakatsi zioten eta.
Hilabete batzuk geroago, Hodeiren urtebetetzea iritsi zen berriro ere. Oraingo honetan zortzi urte bete behar zituen, iada handitzen hasia zen. Hainbeste itsaron zuen oparia jaso zuen, surfeko tabla berria. Esnatu zenean, hantxe aurkitu zuen bere oparia eta algara biziz saltoka hasi zen. Oraingo tabla hau oso polita eta modernoa zen, lehenengo mailako surflari batena ematen zuen. Hodei poz handiz tabla probatzera joan zen hondartzara, hasieran asko kostatu zitzaion surf egitea baina azkenean arrapatu zion trukua.
Denboraren poderioz, Hodei bere teknikak hobetzen joan zen eta inguruko hainbat txapelketatan parte hartu zuen, bi irabazi zituen eta besteetan ere ez zen urruti ibili. Hainbat txapelketatan parte hartu ondoren, talde batean sartu zen. Hodeiek asko nabarmentzen zen txapelketa guztietan, eta haietako asko irabazi zituen.
Urteak pasa ahala Hodei surflari oso on bat bihurtu zen, Andoni laguntzaile zuela. Eta tarteka Mikel ere joaten zen, iloba ikustera eta bera ere oso harrituta geratzen zen ikustera joaten zen bakoitzean.
Iruzkinak
2022-03-11 09:12 #1
Liluragarria benetan, unkitu egin nau!!!
Utzi iruzkina: