16 urte eta dena nahasturik
Ba al dakizue zer den 16 urte edukitzea?
DENA NAHASTUTA
Bada adin bat. Adin bat, non gurasoekin iskanbilan ibiltzen garen, baita anai-arrebekin ere. Hainbat arazo pertsonal izaten ditugu eta familia kideekin ordaindu oi ditugu.
Adin bat, zeinetan norberaren defektuei inportantzia gehiegi ematen diogun. Besteen parean jarri eta beraiek baino gutxiago garela pentsatzen dugu, gizarteak jarritako esteriotipoak segitzen saiatzen gara eta horiek ez betetzeak autoestima jaisten digu.
Adin bat, inguruko herrietako parranda egunetara joaten hasten garena. Hainbat esperientzia berri bizi, jende ezberdina ezagutu eta ondo pasatzea hartuz helburu gisa. Parrandekin batera, maitasun kontuetan murgilduz. Garai honetan geroz eta gehiago kostatzen zaigu ikasketak egunean ematea, baina badakigu guk amestutako eto
Adin bat, helduek hartu oi dituzten erabakiak hartzen hasten garena. Zer ikusi nahi dugun, zer opa diogun geure buruari etorkizunerako, zer izatea gustatuko litzaigukeen eta beste hainbat erabaki.
Adin bat, zeinetan etorkizunean zer egin oso argi ez dugun, eta gai horren inguruan hainbat buruauste sortzen zaizkigun.
Gaztegoa zarenean, DBH4 edo batxilergoan daudenak oso helduak iruditzen zaizkizu. Adin horrekin dena oso garbi izango dugula pentsatzen dugu, zer ikasi, non ikasi, etorkizuneko planak, … Baina norbera irisiten denenan adin horretara ez du bere burua hain heldu ikusten, hain seguru, hain nagusi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: