Menu begetarianoak jantokietan

No profile photo contreras | 2022-03-15 11:54

Ez dugu ezagutzen menu begetarianorik eskaintzen duten jantokirik. Zuek?

Eskaera hau egin dugu gure arazoa konpontzeko:

 

MENU BEGETARIANOAK JANTOKIETAN

 

Jangelako arduradun hori:

 

DBH4ko ikasle bezala, nire arazoa zurekin partekatu nahi dut, eguerdietan estu eta larri ibiltzen naiz etxera joan, bazkaldu eta arratsalderako ikastolara garaiz heltzeko astirik gabe; horregatik, jangelako menua begiratzen egon naiz aste honetan zehar, baina arazo bat daukat. Badira urte batzuk begetarianoa izatea erabaki nuela eta jangelan menu arrunta soilik eskaintzen duzuenez, proposamen batekin nator.

 

Badakit, urte asko daramakizkigula ikastetxe guztietako jantokietan menua aldatu gabe. Bada garaia menu aukera gehiago aurkezteko, badira hainbat ume animaliekiko sensibilitatea adierazi eta begetarianoak edo beganoak direnak, hortaz, gure ikastetxeko jangelako menua aldatzeko aukera balego, egokiena izango litzateke denontzat.

 

Begetarianoek, animalia guztien bizitza eta eskubideak errespetatu nahi ditugu, eta gure elikadura horren adierazpen nagusienetakoa da. Gainera, menu begetarianoa osasuntsua da eta ez du inongo kalterik egiten haurren elikaduran. Pertsona bat begetarianoa edo beganoa izateak modarekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahi dugu; bizitzaren aurreko jarrera etiko bat baizik.

 

Hortaz, hau guztia esan eta gero, eskertuko nizuke menu begetarianoa jangelako menuan erantsiko bazenu, lehenago aipatu ditudan arrazoi ugariengatik.

 

Jaso ezazu nire agurra.

 

 

 


Utzi iruzkina: