Hizkuntza biografia

No profile photo contreras | 2022-03-15 11:55

Hizkuntzak ikastea gustuko duzu ? Hemen daukazu nire hizkuntza biografia, hainbat hizkuntza ikasi ditut.

 

HIZKUNTZA BOIGRAFIA

 

Nire ama hizkuntza Punjabi da, txikitatik hasi nintzen Punjabiz hitz egiten.

Nik 3 urte nituela Espainara etorri ginen, hango hizkuntza ofiziala Gaztelania zen, momentu hartan ama hizkuntza besterik ez nekien, ondorioz, ikastolan ikasle guztiak beraien hartean hitz egiten egoten zirenean ni beraiei begira egoten nintzen, ez nien ezer ulertzen, oso hizkuntza zaila eta arraroa iruditzen zitzaidan.

Gaztelania niretzako hizkuntza transmisioa da, Logroñoko irakasleek irakatsi zidatelako.

 

6 urterekin Euskal Herrira etorri nintzen, hemen ikastolara etorri nintzenean denekin gaztelaniaz komunikatzen nintzen. Nire irakasleek eta ikaskideek beti esaten zidaten euskaraz saiatzeko, baina oso zaila iruditzen zitzaidan. Denbora joan ahala, nire gelakideen eta irakasleen laguntzaz 2 urtetan euskaraz ikasi nuen, niretzako euskaraz ikastea gaztelaniaz ikastea baino zailagoa izan zen. 

Urdu nire hizkuntza ofiziala da, Pakistanen 73 hizkuntza inguru daude eta hizkuntza horietako kideek beraien artean komunikatzeko Urdu erabiltzen dute. Nire gurasoek eta aizpa zaharrenak irakatsi zidaten. Niretzako hizkuntzarik errazena izan da. Hizkuntza hau Pakistango pertsona berriekin komunikatzen naizenean erabiltzen dut, ez dakidalako beraien ama hizkuntza.

Islamean hizkuntza sakratua Arabiar klasikoa da. Hori dela eta, islaman liburu sakratua ere arabiar klasikoaz idatzita dago. Liburu hori irakurri ahal izateko arabiar klasikoaz irakurtzen ikasi nuen. Orain 5 hizkunta dakizkit eta seigarena bakarrik irakurtzen dakit.

 

Nik egunerokotasunean gehien hitz egiten dudan hizkuntza Punjabi da, etxean gurasoekin eta anaia-arrebekin, baita lagun batzuekin ere. Gaztelaniaz ez dut hitz egiten, ikastolan egunero ordu bat edukitzen dugu, baina hor ere euskaraz egoten gara hitz egiten. Ez dudalako erabiltzen ahazten ari zait, orain zailtasunak edukitzen ditut gaztelaniaz mintzatzean. Urduan mailegu asko daude, hau da, ingelesetik hartutako hitzak erabiltzen dira, hori dela eta ingelesa ere oso gutxi, baina erabilltzen dut. Kanpora irteten naizenean ( denda batera, medikuarengana, ikastolara…) euskaraz hitz egiten dut, baina leku askotan, nahiz eta euskaraz ulertzen didaten, gaztelaniaz hitz egiten didate izan ere, euskara ez da hizkuntza funtzionala.

 

Nik gorroto dudan hizkuntza ingelesa da, ez zait batere gustatzen, oso zaila eta aspergarria delako, baina zoritxarrez hizkuntza nagusia da, 508.000.000 hiztun ditu eta hainbat herrietako hizkuntza ofiziala ere bada, ez dago dudarik hori ikastea hobeto izango litzatekeela etorkizunerako. Nire hizkuntza gogokoena Punjabi da, gutxi gora-behera 100.000.000 hiztun ditu mundu osoan.

 

Bukatzeko, musulman guztiak saiatzen gara gure profetaren bizitzari jarraitzen, hori 

dela eta, arrabieraz ere ikasiko dut etorkizunean, gure profetak arrabieraz mintzatzen 

baitzuen. 

Ez dago dudarik, bizitzan hainbat aldiz hizkuntza ikasi behar izan dudala, askotan ikastolan bakarrik sentitu naiz, ezin nintzelako norbaitekin komunikatu, baina halere  “ erori gabe ezin da ibiltzen ikasi ’’ .


Utzi iruzkina: