Euskara, mikro ipuina
Mikroipunak egitea gustoko al duzue? Guri ikaragarri gustatzen zaigu, hemen duzue gure gustokoena:
GUDA
Afrikan, afirika ekialdean bizi ginen, Yemen estatuan.
Bertan gudan murgildurik. Itzuli ziren berriro ere, gazte, nerabe eta heldu. Armak eskuan hartuta. Etxean geunden, lasai, familian. Hasi ziren tiroka, parean zegoena batere inporta ez balitzaie bezala. Nire senarrari heldu zioten besotik, bera garrasika ari zen, baita ni eta gure bi seme alabak ere. Gu bakean uzteko erregutuz ari ginen. Baina haietako batek, batere errukirik gabe, bere esku latzarekin lepotik heldu, begietara begiratu, ahoan pistola sartu eta tiroa jo zion. Hantxe utzi zuten berak isuritako odol putzuan botata.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: