Kategoria: zapalkuntza
Gaur Xerezadek "L" letrako tiradera zabaldu du artxiboan eta Anton Txekov idazle errusiarraren "Logalea" ipuina atera du, Juan Mari Mendizabalek euskaratua. Nekatua zegoen Xerezade, eta beharbada horregatik joan zaizkio begiak izenburu horretara. Hain da garrantzitsua loa eta atsedena... Baina batzuetan ezin dugu lorik egin, zeozerk edo norbaitek galarazi egiten digu, eta orduan, orduan... Zapalkuntza, bakardade eta ezintasunaren istorio bat Txekoven eskutik Xerezaderen Artxiboan. ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA Egilea: Mister M. Albuma: Rezolution Abestiak...
Auskalo zer ote zuen buruan Bitoriano Gandiagak "Egunero dut gogoan" idatzi zuenean. Baina kanta hau entzuten dut ETAren atentatu bakoitzaren ostean.Egunero dut gogoan Herriaren zapalkuntza egunero dut bihotza zapalduaren ondoan egunero dut ahoan oinazetuen ai-hotsa aieneka hasi ohi dut eguneroko otoitza ai Jauna ikus ezazu Herri honen urteetako nekaldi ta heriotza ikus bizi-nahi mingotsa ahalegin alferren lotsa hainbat laido, hainbat bortxa.Aspertu naiz esateaz, baina ez dut etsiko:Bakea behar dugu. ETA EZ.