Gabon sasoia eta bere girlanda eta kerubinak gertu ditugunez gero, oso aproposa iruditu zaigu Xerezaderen Artxibora "Etxeko aingerua" izeneko saio bat ekartzea, Virginia Woolf andrearen eskutik. Gainera, primizia bat ere badakargu: Woolf andreak, berak aitortzen digunez, hilketa estonagarri bat egin zuen bere esku atzamar luze, dotore eta modernista horiekin... zer eta Etxeko Aingerua akabatzea!!! Aingeruarekin kontuak garbitzen amaitu zuenerako, luma zuri pare bat baino ez omen ziren geratu Woolf andrearen gela propioan, dantzan airez aire, udazkeneko orbelen antzo. Baina, ai, bo...


1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin. Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri ...


Azken iruzkinak