Zer da Rushmore gure beldurren itsaso erdian dagoen irla ez bada, eta nor Max Fisher polifazetikoa, bertako uretan solturaz murgildu baina kanpoan itotzeari eta zahartzeari beldur dion arraina ez bada? Rushmore institutuko komedia ez ohikoak indiferente utziko ez badigu ere, argi dagoena bere musikak penak kitatzen dituela da, soinu banda borobila da oso edo kasu honetan triangeluarra, maite/mintzeko modukoa. Hemen monografikoan entzundako kantak, irratsaioan agertu diren ordenean: Mark Mothersbaugh - Hardest geometry problem in the world Creation - Making time Cat Stevens - Here ...