Morning star, evening star, étoile du jour, étoile du soir, lucero del alba, lucero de la tarde... Artizarra, Venus planeta, da "ortzantzean lehena argitzen". Bitxia da, euskaldunontzat goizeko izarra da, ez iluntzeko edo arrastikoa. Baina Marten bagina, berriki jakin dugu, Lurra litzateke evening star -arrastiko izar- hori, Curiosity robotak erakutsi digu beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen argazkian. Irakurri berriro: beste planeta baten azaletik inoiz atera diguten lehen arg...