Athletic-ek Europa League txapelketaren finala jokatuko du gaur gauean Atletico de Madrid talde espainiarraren aurka Bucaresten (Errumanian). Bertara joan diren ia 7.000 athleticzaleez eta Bizkaia osoaz gain, Diasporako euskaldunak ere izango dituzte atzean zurigorriek, taldearen lehen txapel europarra eskuratzeko ahaleginean animoak ematen. Euskal etxe askotan bilduko dira gaur futbolzaleak: Sydneyn, Madrilen, Murtzian, Bartzelonan, Habanan, Caracasen.. AUPA ATHLETIC!!!!!