Kategoria: txokotik_zabalera
"Txokotik zabalera" liburua ari naiz irakurtzen, Dabid Anautek egina.Iruzkina egin aurretik liburutik ateratako orri bat ekarri nahi dut hona, copyright-aren legeei kasurik egin barik.Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea ezinbesteko jotzen dutenak, gakoa hizkuntza-komunitatea trinkotzean jartzen dutenak, hizkuntzarena ia kontu edo auzi estetiko hutsa dela diotenak, gure arazo osoa -eta irtenbidea, noski- komunikazioan edo diskurtsoan kokatze...