2012ko martxoko egun buruzuri bat zen. Pasa zen gauean erabat harrapatuta ninduen The Mentalist telesaileko 4. denboraldiko transizio atal bat ikusi nuen. Autoan etxera itzultzen ari nintzen eta horrelakoetan ohikoa dudan moduan, buruari bueltak ematen hasi nintzen. Astegun buruzuri hartan ordea, ez nintzen istorio edo argumentu disparaturen bat asmatzen hasi. Egun hartan, Red John nor demontre izan zitekeen pentsatzen hasi nintzen. Telesailaren testuinguruan erantzunik arrazionalena zein izango zen ondorioztatzen saiatu nintzen orduan eta Ordiziatik Beasainerako bidean erantzun posible bak...