Kategoria: t-shirts
Azken aleak Bularrak ozen mintzatzen ari dira. Esan nahi baita ehunka kamiseta saldu genituela larunbateko manifestaldian, eta ordutik nonahi ikus daitezkeela bularrean gure kanpainaren leloa daramaten lagunak. Zenbait talla agortu dira. Argi dago, beraz, zein izanen den aurtengo Sanferminetako kamiseta. Kasu, azkar mugitzen ez bazara elastikorik gabe geratuko zara eta. Azken aleak Karrikadendan daude salgai (Xabier karrika, 22).
Kategoriak
Azken iruzkinak
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #2
2025-12-16 14:17 #3
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #5
euskalerriairratia