UDABERRIAREN AHOTSA Ahots bat, urrundik datorren ahots bat belarrietan jotzen ez duen ahots leun bat, ahots bat txisturik gabe tunttunaren airean dator guganaino pixkanaka. Ahots bat hilarri batetik atera dela dirudi udaberriaz eta udaz mintzo da, gorputzak pozez betetzen ditu ezpainetan irribarre bat pizten. Ahots bat nik entzuten dut giza ahots bat besterik ez bizitzaren nahiz borroken porrota zeharkatzen du ostotsen eta kalaken murmurioa hondoratzen. Eta zuk, entzuten duzu? Ahotsak zera dio: pena iraupen laburrekoa izanen da, sasoi ederra hurbil dago. Entzuten duzu? KEVÄÄN &A...