Kategoria: semente
Originala jakin.eus-en argitaratua. Iraganari buruz pentsatzen ari ginen, etorkizuna irudikatzen. Triste jarri ginen, beldurtu ginen, amorratu ginen, mina borborka genuen. Protesta egin genuen, kalera atera ginen. Aldarrikatu genuen, eskatu genuen. Itxaron genuen. Eta ezer ez. Ondoren etorri ziren galderak, jendea, haserrea, amets bat, ideia bat, beste amets bat, haserrea borborka, ideia gehiago, esperantza apur bat. Goazen!! Eta joan ginen. Itxaroteari utzi eta bakarrik abiatu ginen, inori baimena eskatu barik. Eta errealitate gara, txikia baina sendoa, larria baina esperantzaz be...
Eider Palmouk eta biok iaz idatzi genuen Sementeri buruzko artikulua Hik Hasi aldizkarian. Orain gutxi igo dute artikulua sarera. Garai ona izan daiteke ordukoak berriro irakurtzeko: Mila udaberriren zain dagoen belaunaldia. Ordutik, Sementek aurrerapausoak egin ditu. Compostelako ikastetxeak aurrera darrai eta Vigokoa hurrengo ikasturtean jarriko da martxan. Gainera, beste hainbat herritan ere jarri nahi dute martxan.
Eider Palmouk eta biok idatzi dugu honako artikulu hau Argiarako. Bertsio laburtua erabili dute eurek. Hauxe da bertsio luzea. Orain dela berrogeita hamar urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola euskalduna nahi zutela. Eta ikastolak sortu zituzten. Orain dela bi urte, hainbat gurasok erabaki zuten euren seme-alabentzako eskola galiziarra nahi zutela. Eta lehen Semente sortu zuten, eskola galiziarraren lehen hazia. Gentalha do Pichel zentro sozialean sortu zen ideia. Compostela inguruko jendarte mugimendurik biziena batzen da haren inguruan. Administrazioek ze...
Euskal Herrian aspalditik ari gara auzolana eta autogestioa gora eta behera. Azken egunetan ere gaia pil-pilean ibili da gurean: Kukutza, auzolan jardunaldiak eta abar.Galizian ere ibili badabilz. Semente escolinha sortzen eta egiten ibili dira (aupa zuek!), Sermos galiza kanpainak ere aurrera darrai galizierazko komunikabideen alde, …Euskalgintza iaioa da autoeraketan, beti izan da: komunikabideak sortzen, eskolak sortzen, kulturguneak sortzen, … Galizian ere antza bide horretatik abiatu dira azken aldian euren hizkuntzaren defentsan.