Kategoria: sagarra
http://www.youtube.com/watch?v=a19a7HIo9YM (egin klik)
Markina-Xemeingo Uhagonen, Sergio Lamuedra & Iñigo Monreal 2. zatia

Zoriontasuna da -izan liteke, nahi baduzue- sagarrondo artetik paseoan ibiltzea. Eta baten parean geldituta, sagarrik gorriena aukeratu eta klask! zatia ahoratu, eta zurrust! adurra ezpainetatik behera irrist; bi zati gehiago eta sagarra, erdia jan gabe oraindik, lurrera bota, iluntzean etorriko baita, adibidez, trikua. Eta aurrerago, beste sagarrondo batetik sagarrik beilegiena aukeratu eta krosss! usaindu eta mmmmmmmmmmm!; sudurra bete usain, bi zati ahora eta sagarra, erdia jan gabe oraindik, lurrera bota, iluntzean etorriko baita, adibidez, satorra. Eta aurrerag...