Atom Rhumba taldea bizkaitarrak diska berria kaleratu du. Beraien bosgarren lanak Amateur Universes du izenburu bezala eta 12 kantuz osatuta dago. Oihuka disketxearekin atera duten lehen lan honetan entzuleek kantu borobil eta osatuak aurkituko dituzte. Rocka da nagusi, baina 50eko eta 60ko hamarkadetako Amerikako musika beltzaren eragin handia duela esan daiteke. CD formatutik aparte biniloan ere aurkitu daiteke beraien lana. Atom Rhumbaren arma potenteena zuzenekoa da, bertan erakusten baitute ze nolako indarra eta sendotasuna duten.  Urtarrilean hastekoak d...