Punta Cana

neraba 1456151771104 neraba | 2009-04-24 19:34

Kaixo! Oraingoan Google Docs-en bitartez egin beharreko presentazio batekin nator. Aste Santua baino astebe lehenago Punta Canan egon nintzen, eta bertan ateratako argazkiekin egitea erabaki dut. Oso leku polita eta interesgarria iruditu zait, gainera jendea ere oso jatorra da eta kultura ezberdin bat ezagutzeko aukera izan dut. Gustuko izango duzuelakoan hortxe duzue presentazioa. div id="__ss_1333524">Punta Canako BizitzaView more presentations from annealtuna.


Ni neu

anetxu 1456130896257 *..Ane..* | 2008-02-28 09:41

Kaixo lagun agurgarriok! Ni Ane Zubizarreta naiz eta Zarautzen bizi naiz. Nire adina, 16 urtetakoa da, baina aurten, 17 beteko ditut. Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoa ikastetxean burutzen ditut nire ikasketak, eta orain bertan nago, Maialen Azkue-ren ondoan, informatikako klasea ematen. Nire gustuko kirola futbola da, baina hau ikusi baino, nahiago dut jolastu, nahiz eta egiten ez dudan. Besterik gabe, besarkada handi bat! *..Ane..*


..maialen..

azkue 1456131280653 *..azkue..* | 2008-02-28 09:41

Epa lagunak!! Ni Maialen Azkue naiz. Zarautzen bizi naiz eta 16 urte ditut. Aurten ordea, 17 urte beteko ditut. Zarauzko Oteitza Lizeo Politekniko eskolan ikasten dut eta lehenengo Batxilergoa ikasten ari naiz. Orain informatikako klasean nago Gemmarekin!Eta nire ondoan, nire lagun Ane Zubizarreta dago. Larunbatean Donostiara joan nitzan EGA-ko atari froga egitera eta gaur jakin dut emaitza. Froga aprobatu dut eta oso pozik nago. Astelenean eskola notak emango dizkidate eta beno, oraingoz eman dizkidaten emaitza guztiak aprobatu ditut!! Beno ba iada badakizue zerbait gehiago niri buruz!! I...