Kategoria: portu_zaharra
Portu Zaharreko Jaietan egiten dan sokamuturra ez da nolanahikoa; Algortan ez doguz zezenak edo bigantxak kaletatik eroaten soka bategaz helduta, ia herri guztitan egiten dan moduan. Hamen, ikusten danez, Portu Zaharreko hondartzan hesi batzuk jarten doguz ta bertan sartzen doguz zezena, kuadrilla ta kukaña. Kuadrillatik zazpi sartu behar direz hondartzara, horren artean bi bigantxak entretenitu behar dabez ta beste bostak koipez betetako makilean gora igo behar direz. Hor espektakulua! Ta guzti horren emaitza mota hontako bideoak dira. Hurrengo urtean animatu ta etorri ikustera!!
Kuadrillen bajada, sokamuturra, euskaldantzak, kukaña, erromeria, pijamak... dana jaia, jai handia!!! Datorren urtera arte!!!