Kategoria: pentsamenduak
Nire lehen artikulua izango da blogean. Izan ere berri naiz mundu hontan. Honetan sartu naiz batez ere idaztea gustatzen zaidalako. Askotan idatzi egiten ditut hainbat eta hainbat gauza baina batere ez du inork irakurtzen, batez ere ez dudalako erakusteko esfortzurik egin. Orain bada, idazten dudana beste pertsona batzuek irakurriko dutela pentsatzeak sentsazio berri bat sortarazten dit. Sentsazio ona betiere.