Kategoria: pasealekua
Urdaibaiko Patronatuak padura lehenera ekarri nahi du eta bitartean hegaztientzako gune erakargarri bilakatu. Urdaibaiko Patronatuak urmael bat egin nahi du San Kristobalgo hareatzan, hegaztiak erakartzeko eta orduan jendeak hegaztiak hurbilagotik ikusteko aukera euki dezan. Oraindik proiektua aztertzen ari dira. Ekologista, biologo, ornitologo eta baita bizilagunekin elkartu dira Patronatuko arduradunak proiektuaren inguruko iritziak eta ideiak jasotzeko. Iradokizunen artean, batzuk dagoen moduan mantetzearen alde agertu dira. Baina Urdaibaiko Patronatuak padura lehenera ekarri nahi du. ...