Xerezaderen Artxiboak beti dauka atea zabalik eta te kikara bat prest Katherine Mansfieldentzat, bere idazketarekin Virginia Woolf handia jeloskor jarri zuen idazle bakarrarentzat. Gauza ederrez betetako ipuina da "Panpina etxea": umeak, lorategiak, panpina etxe xarmant bat eta haren miniaturazko altzari miragarriak... Edertasun horren kontrastean ikusten da ondoenik azpiko itsustasun kirastoaren gordina. Baina gehiago ere bai, mirari bat: ankerkeriak zanpatuta bizi arren, edertasunarekin liluratzeko gaitasuna. Itzultzailea: Iñigo Roque ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ES...