Joan den igandearen goi tentsioko linearen aurkako mendi-martxaren kronika eta argazkiak jaso ditugu: Gaur izan dugun eguraldi narrats hau ez da nahiko izan, proiektu suntsitzaile honen aurka gaudenon gogoak eta ahotsak apaltzeko. Adierazgarria benetan eurijasa galantaren pean goizeko 9etan Otsobitarrek prestaturiko txokolatea gosaltzera azaldu diren 50 pertsonen adorea eta borondatea. Ondorioak aterarazi beharko ligukeen erantzuna eman dute Euskal Herriko hainbat lurraldetatik gerturatu diren bizilagunek. Eta ikusi eta ikasi dugun lehen ikasgaia, ez dagoela ingurugiroa eta gure ongizate a...