Kategoria: oihu
Haien berri onak gure berri txarrak direlako haien ametsak guretzat ametsgaizto direlako Oihu egin nahi dut arima urratu arte ixiltasunaren ozenez gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezake Haientzat berria dena ahituta zaigulako haien hitz politek beti iraintzen gaituztelako Oihu egin nahi dut arima urratu arte ixiltasunaren ozenez gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezake Gurtzen ari diren jainkoetarik inork ez gaituelako inolaz salbatuko ulertezin zaien oinazetik: libertade ezatik.