Nextcloud zerbitzarian bulegotika/ofimatika dokumentuak online editatu ahal izateko lehen aukeretako bat CollaboraOnline erabiltzea da. Oso erreza da bera konfiguratzea, docker bidez instalatzen da eta ondo integratuta dago. Arazoa da docker kontainerrak batera konektatua egon daitezkeen erabiltzaile kopurua mugatuta daukala: 10 erabiltzaileko/dokumentuko konkurrentzia onartzen du, hortik gora mezu bat azaltzen da muga gainditu dela esanez. CollaboraOnline docker irudia LibreOfficeOnline-ean oinarrituta dagonez, bigarren hau Nextcloud-ekin erabiltzeko nola instalatu eta konfiguratu dezake...


Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala. Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile ...