Namaste. Mudrak, gehienetan eskuak eta besoak parte-hartzen duten yoga-keinuak dira. Egiteko oso errazak dira baina era berean oso eraginkorrak izan daitezke. Indiako dantza tradizionalean mudra asko erabiltzen dituzte. Hitzik gabeko ikuskizunak izaten dira eta mudrak erabiltzen dituzte edozer gauza adierazteko. Hatha Yogan 25 mudra aipatzen dira. 25 mudra hauetan sartzen dira eskuko posizio desberdinak baina baita Asana batzuk eta Bandha (itxitura edo giltza) batzuk ere. "Mudra" esanahi ugariko hitza da: keinua, eskuen kokapen mistiko bat, sinboloa, zigilua, begien edo gorputzaren koka...